General search
New search Format: "Audio - numerique" Name of person: Soto, JulioRefine your search
Found results: 1436
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Asteko erosketa egitera joan zarete elkarrekin. Ordaintzeko garaia heldu denean, orgatik gauzak kentzen hasi behar izan duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
1. Puntua: Madril olinpiadetan / kanpo geratu da
2. Puntua: Gaur egun olinpiadak / negozio galanta
3. Puntua: Euskal selekzioa / hurrengo urratsa
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Abenduaren 25a, Eguberria ospatzeko asmotan bazkaritan hamar lagun elkartu zarete. Lagun edo, esateko modu bat da: familia. Kontxiren etxean elkartu zarete. Unai, zure arreba da Kontxi. Zu bikoterik ez duen gizona. Julio Markelekin etorri da. Zure beste anaiarekin Unai, eta Kontxiren anaia ere badena. Ekhiñe alaba ekarri du berekin, aurreko bikotekide batena. Kontxik horrez gain, bi biki ere badauzka, Pupu eta Lore. Bederatzi urte. Jose Joakinekin izan ditu, baina ezin da bertan egon lana egin behar zuelako. Baina haren ama bai, hor da Rosario. Eta bederatzi jaten duten lekuan hamarrek ere jaten dutelako, bizilagunari ere etortzeko esan dio Kontxik, Ukrainatik etorritako Aleksei. Ez dakit ardoaren eraginez edo txanpainarengatik den, baina Julio ez da isiltzen bazkaritan. Unaik gutxitan hartzen du hitza, baina ez da oharkabean pasatzen hitza hartzen duenean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzo Donostian zineten biok, paseoan. Kaleak jendez lepo zeuden: kabalgata. Hor, kale kantoitik zindoaztela ikusi dituzue ume batzuk pozik, irribarretsu. Halako batean, bazen hor bat, izkinan, eskean. Ume bat geratu zaie, eskuan zituen goxoki guztiak hartu, eta poltsara bota dizkio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Jakin duzue aurten Iruñeko barraketan jarri duten noria Europako handiena omen dela; aire egokitua omen du, musika kabinan, eta zuek ere probatu nahi duzue. Txartela hartu duzue, igo zarete, eta goialdera iristen ari zaretela, barraketako argia joan da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bikotea zarete, adinean aurrera samar doan bikotea, tradizionala, gauza askotan bezala sexurako ere bai. Gaur, telebistan zapping egiten ari zinetela, film erotiko batekin topo egin duzue. Juliok “Maialen, kendu hori!”; Maialenek “Julio, probatuko nuke”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Felix Zubia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Felixek etxeko gela bat alokairuan jarri zuen, eta Juliok hartu zuen duela hilabete. Arratsaldero bezala, orain ere hasi da Julio tronpeta jotzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Elizak omen daude / gero ta hutsago
Puntua: Aita Santu berria / ta Eliza zaharra
Puntua: Azkenekoz noiz joan / zinen elizara
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Iñaki Zelaia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak dira, Julio semea eta Iñaki aita. Iñaki aspaldi alargundu zen, eta Juliok uste du bikote-laguna bilatu behar lukeela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Entzungo zenuten, noski, Euskadi Irratiak 30 urte bete ditu gaur. Zuek biok jaio gabe zeundeten hura sortu zenean, eta ni oso txikia nintzen, baina badakigu une garrantzitsua izan zela oso. Azken urteotan, ordea, beste komunikabide batzuek askoz indar handiagoa hartu dute: Facebook, Twitter, Whatsapp... Zuk, Julio, aukera horiek guztiak izan arren, egunero entzuten duzu irratia. Beñatek ez du irratiaren beharrik sentitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Pisukideak zarete. Are gehiago, logela ere partekatzen duzue. Gaur Ikerrek neska-laguna ekarri du lo egitera. Argiak itzali berri dira.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Julio, 95 urteko agure bat zara. Urtero joan zara Korrikan parte hartzera hankek utzi zizuten arte. Orain, justu-justu egunkaria eta ogia erosten dituzu zailtasunekin. Aurten ilusio bereziz hartu nahi zenuen Korrika, eta Aissari proposamen bat bota, eta Aissak baietz esan dizu. Aissa herriko gazte indartsu eta motibatua da euskararen alde dagoena, eta esan du, saman hartuko zaituela eta Portugaleteko ibilbide osoa gainean eramango zaituela. Kontua da, zuen artean hitz egin zenutela ibilbidean zehar hitz egingo zenuela, baina bafleen soinuaren ondorioz, ez duzue elkar entzuten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-21 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Umorean aritzea ez da erraza izaten, gero eta zailagoa dela esango nuke. Zuek ohituta zaudete jende aurrean aritzen, asmatzen, kantatzen... eta erantzunak jasotzen, txaloak eta abar. Baina azken hilabeteetan norbaitek esan dizue, “Joe, bertso hori…”, “Txiste hori…”, “Barre egitea ez zen oso egokia, ez zait gustatu…”. Hasieran ez zenioten garrantzirik ematen baina ja ez da entzuten duzuen lehen aldia eta horri bueltak ematen zabiltzate. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten… Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Julio, aspaldi ari zara saltzaile jazarleen deiak jasotzen. Erantzuterakoan gozoa eta adeitsua izan zara beti, baina pazientzia agortzear duzu. Ordu txikietan ere hortxe, telefonoak dar-dar, kontuak saltzen eta eskaintzen. Berriro ere jo du telefonoak, Aroa komertziala duzu beste aldean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
