General search
New search Language: "Basque" Bapatean collection: 2012Refine your search
Found results: 105
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Zure emaztearen kuadrillako bat ezkonduko dela eta, emazteak despedida eguna eduki du. Gaur utzi zaitu lehenengoz alabarekin etxean, bakarrik. Zelan joan da eguna?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-09 Mallabia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-16 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok hilerri batean egin duzue topo. Zu, Agin, GALek eraildako ETAkide baten senidea zara; zu, Alaia, ETAk eraildako guardia zibil baten senidea.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Udaletxean egiten duzue lana. Biok zarete talde berekoak eta lanean ari zarete udaletxean. Ari zarete begiratzen udaletxeak urteetan izan dituen kontuak, eta ohartu zarete badirela langile batzuk izugarrizko soldata dutenak urteetan zehar. Horietako bat zuen laguna. Baduzue lagun komun bat sekulako soldata duena, garai batean agintzen zuen taldeak hala jarri ziolako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Mikel Iturriotz Etxaniz
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok bikotea zarete, elkarrekin urte dexente daramazuen bikotea. Gaur, ordea, Mikelek Amaiari esan dio zerbait egin beharko lukeela bere itxura aldatzeko.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Denbora bat pasatu da, eta poliki-poliki gorputzeko zauriak sendatzen ari zaizkizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Aitor, gurasoa zara, eta Odei irakaslea. Gaur, Aitor, zure alabaren irakaslea ezagutzera joan zara, eta nor topatuko-eta Odei, orain hogeita hamar urte zure irakasle izan zen bera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalauko txikia (hg) / Zazpi puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka oina-emanda kartzelako-lana
Proposed topic:
Kupela taldearen Bizi zaitez bizi kantuaren zatia entzun da megafoniatik: "Bizi zaitez bizi, ahalikan ondoen, inork ez baitakigu, bihar zer dagoen".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xenpelar", Nekane Zinkunegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok San Mameseko leihatilan Europa League-ko finalaurrekoetarako sarrerak erosten topo egin duzuen bi Realzale zarete. Zer gertatzen da hemen?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Lehen, telefono mugikorrik gabe kuadrillan moldatzen zineten ordu eta toki batean geratzeko. Gaur egun, zu zara mugikorrik ez duen bakarra, eta ez duzu jakiten noiz eta non geratzen diren lagunak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-05 Itsasu Sariketa [Bertsoa] / Ortzi Murua, Maddi Sarasua Laskarai
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ortzi, zu zara Aita Saindua, eta, Maddi, Fidel Castro. Elkarrekin hizketan ari zarete, lekukorik gabe. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Mikel Olaizola
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Duela hilabete eskatu genizkion Udalari mahaiak-eta, Plazatik Gaztetxera sariketa hau antolatzeko. Fidantza eskatu ziguten, dena ordaindu genuen, eta orain dela bost egun esan ziguten ezetz, ez ginela Eibarko elkarte bat eta abar. Azkenean, betiko moduan, Plaentxiko Udalera jo behar izan dugu.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-30 Eibar Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana
Proposed topic:
Hitza gaitzat emanda: Morboa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Manu Goiogana
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Jatetxe batean jabeak zarete. Gizartean bizi den egoera zaila dela eta, garai ilunak bizitzen ari zarete zuen jatetxean. Gaur, ordea, Ordizian saritutako gaztarekin azaldu da Unai jatetxera, 7.400 euro ordainduta.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
