General search
New search Place: "Basabürüa" Name of person: Egaña, AndoniRefine your search
Found results: 5555
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, senarra; eta Jon Enbeita emaztea. Biok zarete fededunak. Zuen semetxo bakarra, gaisotasun baten ondoren hil da. Amari, ezbehar honi aurre egiteko, fedeak ematen dio indarra. Aitak, orain bere zalantzak ditu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Etxe oneko bi anai-arreba zarete. Zuk, Maialen, bizitza guzia zeure aitaren ondoan eraman duzu. Orain, aitaren heriotza dela eta, gazterik munduz mundu joan zen Andoni zure anaia etorri da ezustean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu Sarasua, gas kamaren hiltzera kondenatua zaude. Zu Andoni, zaitugu ekintza hori bete behar duen funtzionaria. Akusatua hasi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Emakume asko dira saguekin ikaratzen edo izutzen direnak. Zu Egaña emakumea, saguarekin izutu eta silaren gainean zaude, Euzkitze, berriz, sagua, silapean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Maialen, nahiz eta karrera bukatu, ezin duzu lanik aurkitu. Hori dela eta, itsasoan lanean hastea erabaki duzu, atunetan hain zuzen ere. Itsasontzian sartu eta arrantzale zahar honekin hizketaldi bat egitea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat Gaztelumendi, hogeita bost urte dituzu. Andoni Egaña, zuk bietan bete dituzu hogeita bost urte; hau da, berrogeita hamar urte dituzu. Imanol Lazkanok, berriz, hirurogeita hamabost urte ditu. Berrogeita hamar urteko soka da zuena. Zuetako bakoitzak bertsolaritzaren garai batzuk ezagutu ditu. Garai horretako bertso saioak, garai horretako bertsolari bizimodua, bertsolari belaunaldiak; miresten dituzue elkarren belaunaldiak ere, beste bertsolaritza garai hauek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa