General search
New search Place: "Hernani" Name of person: Lujanbio, MaialenRefine your search
Found results: 4383
2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialenek aspaldian bazuen kapritxo bat: maskota bat izatea, animalia bat; eta azkenean lortu du, Unai da maskota hori. Ez dut uste oso ondo konpontzen direnik, hasieran behintzat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Elkarrekin ibiltzen hasi eta bi hilabetera sartu zuten Maialen barruan, eta geroztik bis a bisean garatu da zuen harremana. Garatu, baina gaizki, ez baitzoazte batere ondo; zuenak ez du aurrerabide luzerik. Gaur, Jon, bisitara zoazenean, esan dizu funtzionarioak gaur ez duzula bis a bisik. Gaur kristalaren beste aldean topatu duzu Maialen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aspalditxoan egin ez zenuena egin duzu gaur: kanposantura, hilerrira bisita. Bueltakoan, bertsoak ia berez sortu zaizkizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kontu egizue zuek biok bikotekideak zaretela. Ohartu zineten zuen harremana ez zihoala ondo, krisialdi batean murgilduta zegoela. Hori dela eta, udako oporrak bakoitzak bere aldetik pasatzea erabaki zenuten. Oporraldia igaro eta oraintxe zaudete aurrez aurre berriro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Maialen, lige kontuetan arrakasta besterik ez duzu ezagutu. Zure kantu eta enkatu ororen aurrean pertsona oro errenditu da, baina azkeneko honekin gauzak ez doaz ohi bezala. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, udara honetan bidaia luzea egin nahi zenuen, Indiara hain zuzen. Baina zure bizitzako akatsa egin zenuen: Amets gonbidatu zenuen zure bidaiakide gisa. Hasieratik hasi zen kexuka, aski zela esan arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Euskal Herrian hainbeste gauza gertatzen dira, baina gero gauza da nola kontatzen den gertatzen den hura. Botila bat puskatzen bada, badakigu zer esaten duten zenbait lekutan. Ametsek Euskal Herriko edozein gertakizun kontatuko du, eta Maialenek kontatuko du La Razón egunkariak Madrilen eta Espainia osoan nola zabaltzen duen albiste hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Sarri kantatu izan zaio ispiluari, baina ispilua beti mutu. Bada garaia zer edo zer esan dezan. Hi haiz ispilua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-29 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Abenduaren 31 gauean jarriko zaituztet, Urte Zahar gauean. Badakizue hor tabernariekin-eta badagola halako konflikto bat: tragoa pezetetan ordainduko dugu, baina bueltatu eurotan egingo digute. Andoni, zu tabernaria izango zara. Maialen oraintxe eskatzera joan den mozkorra. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoengandik-eta entzunda daukat, garai batean, baserrietako seme-alabak-eta lehen lanaren jornala beti etxean uzten zutela. Alabak, Maialenek, bere lehen jornala irabazi dau, ta gastatu be bai, baina ez etxean utzita, ez dakigu non, Amurizak, bere aitak, ez duelako ogerlekorik ikusi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-alabak zaree: aite Andoni, alaba Maialen; ta gainea badakigu Maialen aspaldian ibiltari samar dabilela batetik eta bestera, eta gai honetan be horrela suertatu da: Maialen ikasketak egitera atzerrira joan da, eta orain Gabonak datozela-ta ba etxera bueltatzeko-ta aita joan jako bila aireportura, eta aitak espero zauen Maialenek "aita!" edo esatea, baina antza denez, Maialenek dakarren txikiak "aitita" esan du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen eta Oihane, biak belaunaldi bereko bertsolariak zareten arren, oso ezberdin ikusten duzue mundu hau: Oihanerentzat, bertsolaritzari glamour-a falta zaio. Esate baterako, edonola jantzita igotzen omen dira bertsolariak tabladu gainera. Maialen, berriz, ez dago ikuspegi horrekin ados. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-08 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Estitxu, duela gutxi hasi ziren Maialen mutil-lagunarekin. Honek, ordea, beti lanaren aitzakia egiten zuen elkarrekin egoteko orduan. Eta zu harrituta zeunden, hainbeste denbora kentzen zion lan hori zein ote zen jakin nahian. Azkenean, aitortu dizu: zure mutil-laguna, Maialen, artzaia da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-13 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek aitona ta iloba zarete: aitona Xebaxtian ta Maialen bere iloba. Bi mila eta berrogeita hamargarren urtean gaude eta Maialenek ikastolan ikasi berria du hogeigarren mende bukaera eta hogeita batgarren mende hasierako historia, bainan gauza batzuk ez ditu ontsa ulertu. Ta orain aitonari galdezka ari zaio eskolan ulertu ez dituen gertakari batzuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete. Aitorrek bihotzez maite du Maialen, baina bada gauza bat batere gustatzen ez zaiona. Aitor zerbait kontatzen hasi, eta beti, beti, beti Maialenek moztu egiten dio, eta berak segitzen du istorioa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa