Bertsos - View details To know more about this section
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Maia
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus
Autoantolatzeko
nolako eskola!
M. Lujanbio
Hau da banaketa ta
ez da karanbola
I. Elortza
Azkenerako dugu
kriston deskontrola
A. Arzallus
nik ez dakit zergatik
jarri geran hola.
J. Maia
Hola egin litezke
sekulako bromak
A. Egaña
bertso batzuk arinak
besteak sakonak
J.M. Irazu
hor daude oain daudenak
hemen lehen egonak
J. Maia
hor daude finalistak
eta hemen onak.
M. Lujanbio
Nola sartu zerate
sarrerarik gabe?
I. Elortza
Ez guri lataik eman
alde, alde, alde!
A. Arzallus
Di Caprio mesedez
hitz egin suabe
M. Lujanbio
hoik sarrrera rebentan
erosita daude.
A. Egaña (*)
Irazu hago geldik
kauen la puñeta!
J.M. Irazu
Bakoitzak bere neurrin
egon behar du eta.
J. Maia
Honek irabazten du
zorri txapelketa.
A. Egaña
Zuek hirurak ojo
hau BEC ez da eta.
I. Elortza
Guri lekua kentzen
Irazu bai abil
A. Arzallus
ni ere ia-ia
nahasturik narabil
M. Lujanbio
moittu gelditu gabe
ta ez dabil ixil
I. Elortza
lau urte barrurako
ja prestatzen dabil.
J.M. Irazu
Alde hartatik hona
pasatu naiz hala
J. Maia
beti mugitzen dabil
Larrauleko txahala.
A. Egaña
Irazu hau Leidor dek
hau ez dek finala
J.M. Irazu
erakutsiaz mugan
gelditu nintzala.
A. Arzallus
Irazuk aurkitu du
honuntzako xenda
M. Lujanbio
muga zabal xamarra
ikusi du benga!
I. Elortza
Zortzigarrenerarte
heltzen da zerrenda
A. Arzallus
argaldu zanetikan
nonahi pasatzen da.
J. Maia
Gu azkar ari gera
ta hauek poliki
A. Egaña
hoiek aldrebes xamar
gu berriz ederki
J.M. Irazu
gerorako bidea
nahi degu ireki
J. Maia
negar egingo luke
bere amak baleki.
M. Lujanbio
Barka hau da gaur egun
hiruko onena
I. Elortza
etzazu hain garbi esan
pena da hauena
A. Arzallus
neri ere barruraino
ematen dit pena
M. Lujanbio
zuen txapelketa da
beteranoena.
A. Egaña
Irazu mugaraino
joan da gustora
J.M. Irazu
ta harago joan nahi
inondik inora.
J. Maia
Ez zaite hurreratu
gaixtuen ondora
A. Egaña
orduan ni banoa
zinetik kanpora.
I. Elortza
Orain elkarren kontra
darabilte hitza
A. Arzallus
eta geu harmonia
onean gabiltza
M. Lujanbio
asko sinistu ez ta`re
baezpa`re mintza
I. Elortza
hauek PP bezela
banatzen dabiltza.
J.M. Irazu
Ez, PP ez bezela
ondo gabiltza gu
J. Maia
gu dena esperientzi
galoi eta gradu
A. Egaña
diferentzia onartu
zazute ondradu:
J.M. Irazu
hemen bi txapel daude
hemen lau dauzkagu.
*Irazu lekuz aldatzen da. Erdian, bajuago, eta beste taldetik gertuago, dagoen mikrofonoa.