General search
New search Place: "Muskildi" Name of person: Lujanbio, MaialenRefine your search
Found results: 4383
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi bertsolari txapeldun dira. Lujanbio, Azkaingo Mari Luixa Erdozio, Lore Jokoak bi aldiz irabazia; horietako bat juxtu duela 150 urte. Amets, Lekorneko Aña Etxegarai, (Aña debrua) duela 125 Lore Jokoak irabazia berau ere. Orain arte ez zaituztete biziki aipatu. Zer duzue elkarri eta guri errateko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: LIBREAN. Ametsek hiru pertsonaiaren irudia azaltzen zuen niki bat zeukan soinean. Bertan, Xalbador bertsolaria, amerikar indigena bat eta beltz bat ageri ziren, “black power” irudi ezagunaren antzekotasunean. Handik abiatu ziren librean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ai, zuen harremana! Ezinezkoa da zuen maitasun harremana. Labana eta koilara zarete. Beti zaudete elkarren ondoan. Ondoan, baina...ondoan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-03-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Bergarako Pol-pol tabernan hainbat bertsolariren kuadroak ipinita daude, bertako upeletan (Uztapide, Txirrita, Iturriaga…). Maialen da bertako jabea, eta Igor eta Jon beren argazkiak ere bertan jartzeko eskatzera joan dira. Taberna irekitzeko zain daude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-04-05 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Manu Goiogana, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Larunbat gaua da. Taberna batean, luzaroan begiradarekin jolasean aritu ondoren, Manu eta biok elkarrekin hizketan hasi zarete. Biok gero eta gusturago. Bat-batean, Manu gehixeago hurbildu eta gerritik heldu dizunean, bere zakilaren erekzioa nabaritu eta lotsatu egin zara, Manuk zurea nabarituko duelakoan Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira.... Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-26 Baiona Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nahia Sasco
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Mundu guztiko jende ugari elkartzen da Baionako festetan. Eta horietako anitz joaten dira Turismo Bulegora informazio eske. Han egoten da txintxo-txintxo Maialen Lujanbio. Gaurkoan bi turista, Amets eta Nahia, etorri zaizkio galdezka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azken boladan hainbat erakundek kaleen izenak eta futbol zelaienak aldatu dituzte. Gasteizko Udalak ere aldatu nahi ditu. Batzorde batera deitu zaituzte Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ipuin zahar bat berridaztea eskatuko dizut. Izena da “Mila eta bat gau”. (Egun horretan 1001 egun betetzen zituzten Altsasuko gazteek kartzelan) Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetan denok izaten ditugu ametsak. Batzuek hurbilagokoak beste batzuek urrunagokoak. Zer ikasi duzu denbora horretan? Berrogei urteren bueltan zaudela, amets horietatik zer erakutsi dizu bizitzak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iñaki, kazetaria zara, eta betidanik ezagutzen duzun 90 urteko andre homosexuala, Maialen, elkarrizketatu nahi duzu gaur. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Proposed topic: Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten… Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amona bilobak zarete. Zu Lierni ez zara fededuna, baina amona bai. Amonak dio zuk ere izango duzula zerbaitetan sinisteko premia. Sanpedrotan, udaleko ordezkari eta agintariekin batera, meza nagusia sakratua izaten da zuen etxean. Amonak, zurekin joan nahi izaten du. Egoerak barregura ematen dizu Lierni, ezin duzu isilik egon eta amona haserretu egiten da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Kattin Madariaga Apaolaza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Herri txikietako egoera ez da erraza izaten. Gazte anitzek herritik joan behar izaten dute ikastera edo lanera; hori izan da Kattin zure egoera, kanpora joan behar izan duzu lan bila. Lesakara tarteka bueltatzen zara, ez nahi bezainbertze. Kattin, ez zenuen uste San Ferminetan Lesakara itzultzeko aukera edukiko zenuenik, baina bueltatu zara sorpresaz. Uste zenuen denek pozez hartuko zintuztela sorpresa horrekin, baina, Maialen ama, ez da hainbertze harritu San Ferminetan itzuli zarela ikusita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Urtarrilaren 11n Bilbon presoen aldeko Sareren manifestazioa egingo da. Behin betiko konponbidea lelopean. Biok Hernanin bizi zarete. Zuk Nerea ez duzu asko ezagutu garai bateko Hernani. Dena kale borroka omen zen, ez omen zegoen hitz egiteko eskubiderik irakurri izan dugu. Nerea behin-betiko konponbidea eskatzen ari zara, sinisten duzu horretan, baina ikusten duzu gabezia ugari;
Maialeni Hernanin garai batean bizitakoaz galdezka hasi zatzaizkio Nerea.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa