General search
New search Type: "bertsobatbatekoa" Name of person: Martin, AlaiaRefine your search
Found results: 1694
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Proposed topic: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra, Txapeldunaren agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen alabaren futbol-partida ikustera etorri zarete. Zu, Jon, lotsatuta zaude, Alaia oihuka ari baita partida hasi denetik. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Sukaldaritza dugu / aspaldian modan
Puntua: Elikadurarekin /zaindu osasuna
Puntua: Ekologikoa da / oso garestia
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Umetako lagunak zarete eta dagoeneko 75 urte dituzue. Pentsioak eta bizimoduak nahi adinerako ematen ez dutelako, elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duzue. Gaur hasten da zuen arteko bizikidetza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin, Egoitz Zelaia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaiak atzo gauean esan zion Egoitzi: “Bihar joango gara bizikletan ibiltzera?” Alaiak ez zuen alarma jarri, eta Egoitz goizeko bederatzietan joan zaio tinbre-joka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Buffeta duen jatetxe batean bazkaldu duzue elkarrekin. Bazkalondoan, mugitu ezinda zaudete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-21 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
