General search
New search Type: "grabazioa" Name of person: Maia, JonRefine your search
Found results: 2664
2017-04-21 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Cannabisaren legeztatzeari buruz hitz egingo dugu. Jon politikaria da, lagun artean gaztetatik porroak erretzen dituena, baina alderdiaren diziplinagatik edo, behin eta berriz bere legalizazioaren aurka bozkatzen duena. Sustrai, berriz, terapeutikoki hori erretzea behar duen gaixo bat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Datu batzuk emango dizkizut: Madril, poliziari harriak bota eta makilaz jo, hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra. Badajoz, polizia bati ukabilkada bat jo eta hemeretzi hilabete. Caceres, polizi bat kristaleko botila batekin jo buruan, bi urteko kartzela zigorra... Altsasu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita eta semea zarete. Urteak aurrera eta aitak ibiltzeko gero eta traketsago dagoela eta, medikuak makulua behar duela esan zion aspaldi. Semeak behin eta berriz esan dio makuluarekin ateratzeko. Gaur onartu du aitak eta irten dira. Baina makulua eskuan, ez du lurrean kolpatu ere egiten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Ospakizun garaia izaten da herriko jaietakoa eta baita aldarrikapenetakoa ere. Lehen bueltan esan zer dugun ospatzeko, eta bigarrenean zer nahi zenuketen aldarrikatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Famatuak dira Canovas hil zenean Txirritak botatako bertsoak. Orain Canovas ez, baina Fraga hil da. Kantatu Fragari bertso bana. Detaile bat ahaztu zait: lehen mikrofonorik gabe kantatzen zen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Hartu edredoia, tapatu, eta kontatu zer gertatzen den hor azpian.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Transzendentziarako gaitasunik duen bertsolaririk badago, bat behintzat zu zara; unea eta lekua gainditzeko gaitasuna. Kontua da atzo irakurri nuela Nestor Basterretxearen esaldi bat, eta pentsakor utzi nauela bertsolari moduan. Hauxe da esaldia: "Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Euria ari duela eta, zuri, Agin, bere aterki azpian sartzeko eskaini dizu Jonek. Agin, sartu zara aterkipean, eta hala ere bustitzen ari zara. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-alabak zarete, zu, Maialen, alaba, eta Jon aita. Zure aita adinean aurrera joanda dago, eta gaur klinikara eraman behar duzu urteroko azterketa pasatzera. Zure senideekin eztabaidatu ondoren, erabaki zenuen zuk eramatea, baina ederki damutu zaizu. Autoan sartu eta halaxe esan dizu: “Auto txikiagorik ez al zegoen?”. Gero, Villabonara ailegatzerako “Asko falta al da? Non gaude? Bide erdia baino gehiago egin al dugu?". Andoain parean, nazka-nazka eginda, autobide erdian autoa geratu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok Asier Illarramendi zarete. Real Madridera joateko erabakia hartu orduko gauean, zu, Beñat, Asierren bihotza zara, eta zu, Jon, Asierren poltsikoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa