General search
New search Name of person: "Goiogana, Manu" Name of person: Iturriaga, UnaiRefine your search
Found results: 2755
2011-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Lehen zure moduko asko ikusten ziren, baina gero eta gutxiago gelditzen zarete. Zu zara herriko plazan, han bakar-bakarrik tente dagoen telefono kabina zaharra. Orain dela berrogei urte-edo ipinia. Lehen jende asko ibiltzen zen; orain, gero eta gutxiago, eta gero eta gutxiago ikusten dira beste herrietan ere. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Geroak sortzen digu / makina bat kezka!
Puntua: Zer eskatzen diozu / etorkizunari
Puntua: Norberak nahi duena / lortu ahal baleza...
Puntua: Baina arriskatzeak / ez al du merezi?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Neurri berezikoak Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bizilagunak zarete. Joan den larunbatean manifestaziora joan zineten biok: Unai Beasaingo manifestaziora * eta Jon Baionakora **. Astebete pasa da, eta hizketan hasi zarete. Hiruna bertso, seiko motzean, Unai hasita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuretzat, Andoni, mundu honetan garrantzitsuena, onena, lehena izatea da. Unaik, ordea, nahiago du ez nabarmentzea. Hiruna bertso, seiko motzean, Andoni hasita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Interneten nabigatzen ari zarela, haur pornografia duen orri batean sartu zara uste gabe. Konta itzazu zure burutazioak hiru bertsotan nahi duzun neurri eta doinuan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gazteago zinetenean, gazteriaren erreferente izan zarete. Lehen esaten zen bezala, gazteak baina prestatuak: iritzi sortzaileak, artistak, okupa... Hainbat adjektibo jar daitezke. Programa batean ere izan zenuten zerbait. Orain, gazteak bazarete ere, aldatuta zaudete. Zein aldatu da gehien? Norberarena edo bestearena ere esplika dezakezue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertso bana eskatu behar dizuet, baina sei puntukoa edo goragokoa izan behar du bertso horrek, eta gaia hauxe da: aurtengo Sanferminek zeresan ugari eman dute, era guztietako irudiak, argazkiak, iritziak entzun eta ikusi ditugu. Zuek horietatik zer azpimarratuko zenukete?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Entzule gehienek badakite lagun onak zaretela, eta horregatik joan zarete elkarrekin oporretan, aspaldiko sasoietan moduan. Hiru egun daramatzazue, eta egun hauetan, goizetan izan dituzuen eztabaiden ondoren, erabaki duzue bakoitzak bere aldetik turismoa egitea, eta iluntzean afaltzeko batu zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Gabonetako bazkari batetan gaude. Unai jesarri da eta Igor amama hasi zaio jana bota eta bota, geratu gabe. Eta Unaik esan dio: “Ez, ni makrobiotikoa naiz”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Altzako auzo honetan jende asko joaten da zuengana bisitan. Zuek zarete “El pueblo”. Nola ikusten duzue zuenean jaiotakoaren bisita? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Soka saltoan jostatzeko unea. Hori ez al da Unai bizitzaren metafora bat edo bizitza jolas bihurtzea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-24 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Estanga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek hirurak espermatozoideak zarete, eta zu Maialen obulua. Eszena ondo irudikatzeko, jarriko dugu Maialen han, eta zuek, berriz, eskailerak jaitsi eta hor jarri behar duzue, baginaren sarreran, gutxi gorabehera. Panorama honekin lehia ziurtatuta dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa