General search
New search Performance type: "Prentsaurrekoa" Name of person: Lujanbio, MaialenRefine your search
Found results: 4383
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oporretan Euskal Herrian zehar bidaiatzeko plana egin zenuten. Zuk, Maialen, sekulako gogoa duzu Lea Artibai ondo ezagutzeko eta Aulestin egun batzuetako geldialdia egiteko proposamena egin diozu Aitorri. Baina ez zaio askorik gustatu Aitorri. Esan dizu azken hilabeteetan Covida dela-eta Aulesti izena gehiegi entzun dela komunikabideetan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Festen garaietan murgilduta gaude. Horrelakoetan ohikoak izaten dira aldarriak eta askotan horretarako sarri izaten dira pankartak. Ostiralean Sorgin Jaiek herriko plazan pankarta bat kokatu zuten ez-festen harira. Bertan zure silueta jarri zuten zure bertsoaren amaiera batekin. Zer sentitzen duzu zure aurpegia, zure esaldiak, pankartetan agertzean? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-29 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jolastu liteke? Ez! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-25 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Galde-erantzunak egingo ditugu, eta Julio izango da aldiro erantzungo duena. Txosnan zaude Julio, zerbeza bat edaten, bakarrik. Maialen eta Agin bakoitza alde banatik etorri zaizkizu. Nonbait zu bakarrik ikusi, eta morboa piztu zaie. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarikanok bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Diana jotzen duen musikari bat zara, Iker. Goizeko zortzitan diana jotzera atera eta beste hirurak oraindik erretiratu gabe ikusi dituzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ertzainak zarete. Patruila lanean zabiltzatela, genero indarkeriako deia jaso duzue irratitik. Lekura iritsi eta konturatu zarete lehengo astean ere leku beretik jaso zenutela salaketa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jakingo duzue, Saharako kanpamendua uholdeek gogor astindu zuten eta oraindik arazoekin dabiltza buelta eman ezinik. Zuek kanpamenduan euria nola ari duen begira zaudeten bi ume zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-18 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur “Loaren Eguna” omen da. Eta diote biztanleriaren %47k ez duela ondo lo egiten. Nik ez dakit zuek zein portzentajetan egongo zareten, baina goizero tren eta ordu berean egiten duzue topo. Maialen erdi lotan joaten da, ezertako gogorik gabe, eta Oihana beti berriketan, kontu esaten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: “Gaztetxea guztion etxea da”. Hori izan zen orain dela urte batzuk Gaztetxeak egin zuen kanpaina. Gau batean ehunka iratxo agertu ziren Gasteizko hainbat puntu ezberdinetan. Orain berriro agertu behar zarete Gasteizko puntu ezberdinetan. Non eta zergatik aukeratu duzue puntu hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hamabost urteko lagunak zarete. Zuen lagun guztiek emana omen dute lehen musua, baina zuek ez. Jonek elkarrekin probatzea proposatu dio Maialeni. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa