General search
New search Name of person: Egaña, AndoniRefine your search
Found results: 5564
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hirurogei urte betetzear zaude Andoni. Hasi zara jubilazioari begira. 2027an erretiroaren adin ofiziala 75 urte izango omen da, edo bestela murrizketa handiekin. Kotizazioen urte kopurua ere igo nahi dute. Ze itxura hartzen diozu orainari eta datorkizunari? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, Zaldibarko zabortegian luizia igaro zenetik, protesta berezi bat hasi zenuen. Gauero-gauero egunean zehar, etxean batutako zaborra hartu eta zure herriko arduradun politikoen etxe atarira joan eta han hustutzen hasi zara, argi duzulako beraien alderdiak direla halako zabortegiak baimentzen eta ahalbidetzen dituztenak. Gaur gauean ere eguneko zaborra bildu, joan zara zure herriko arduradun politiko baten etxera eta hustutzen ari zinela, bat-batean atea ireki eta hamar urteko neskatoa, Alaia, agertu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi txapeldun. Fredik, hala adierazi zuen, ez zela aurtengo Bizkaiko Txapelketara joango, txapel batekin aski zuela bere egoa asetzeko. Ametsek irakurri zituen deklarazio horiek eta irribarre bat loratu zitzaion. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Orioko nere lagun bat Vietnamera joan da. Honek, Orio eta Erreala du bere testuingurua. Ostatu hartzera joan, eta bertako neskak galdetu zionean nongoa den “From Orio” erantzun dio. Eta gainera harritu egin da ez zekielako non zegoen.
Andoni da oriotarra eta Oihana Vietnameko albergekoa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Berriro jaio eta bertsolari izango ez bazinete, zer izatea gustatuko litzaizueke? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: (Biak aulki banatan eserita jartzen ditu, makil edo bastoi batekin eta txapela jantzita.) Alkizako bi aiton zarete bakoitza bere etxeko atarian eserita. Esker eskuin begiratu, eta tarteka hitz bat edo beste esan ere bai. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Atzo zendu zitzaigun Imanol Urbieta musikari zarauztarra. “Haurren ametsen fabrikatzailea gelditu da” zioen gaur Berriako esaldi batek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, ehiztaria zara eta Peñagarikano txakurra ekartzeko egundoko dirutza pagatu duzu. Baina ikusten duzun moduan ez dago lanerako gertu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
