General search
New search Name of person: Iturriaga, Unai Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 263
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-18 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek bi guraso zarete. Gaur ere bueltatxoa egin duzue bakoitza bere umetxoarekin, eta kafea hartzerakoan hausnartzen egon zarete. Ze Euskal Herritara, nora ekarri ditugu gure haurtxoak?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unai, aita, eta Beñat zortzi urtekoa semea. Telebistan Idomeniko kanpamentua agertu da eta semea galdezka hasi da, kanpamentu horrek ez baitu berak ezagutzen dituenen antzik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-16 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi bertsolari zarete, baina baita bi idazle ere. Liburu bana ateratzeko eskatu dizuete. Liburu bereziak. Maialenek Unairi buruzko liburua atera beharko du, eta Unaik Maialenena. Maialen bi aldiz txapeldun, pentsalaria, aitzindaria... Unai idolo bat, Zazpi eskale... Sekretuak dituzte biek, eta elkar miresten duzuen adinako inbidia diozue elkarri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Bada Euskadi Irratian irratsaio bat Landaberri izenekoa eta bertan aritzen da Jakoba Errekondo baratzari buruzko aholkuak ematen. Jakobak oporrak hartu ditu eta Onintzak ordezkatuko du. Atzekoek baratzari buruzko zalantzak argitzeko deitu dute irratsaiora. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitorrek aspaldi hasi zuen harremana Unai mutiko txikiaren amarekin. Beti ongietorri bera egiten dio: aurpegi txarrik ez, baina irribarre txikienik ere ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
(Taburete banatan barra ertzean eserita, edalontziak parean ). Lehenengo maitasun historia edo lehenengo bikote harremana ez omen da inoiz ahazten. Zuek elkarren lehen maitale izan zineten. Geroztik elkarren berri beti izan duzue. Batek bikotea duela, besteak lan berria duela, herriz aldatu dela... Gaur kalean topo egin duzue eta trago bat hartzera joan zarete.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aimar Karrika
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen sorterrian, Durangon eta Auritzen, bioi kale bana eskaini dizuete eta zuen izena darama. Hasieran umil hartu zenuten erabakia, gero harrotu egin zineten eta orain fanfarroitik gora jarri zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
