General search
New search Year: 2025 Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 96
2025-11-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Janire Arrizabalaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoak zarete, zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-10 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aner Peritzek elkarrizketa batetan esandakoa irakurriko dizut: “Iruditzen zait bertsolaritzaren erronka dela ikustea nolakoa den, nolakoa izan nahi duen pentsatzea eta horretarako zer egin behar duen zehaztea. Ez zait iruditzen bertsolaritzaren erronka nagusia denik teknikoki errima estuak bilatzea edo ez dakit zer mobida. Arte disziplina orok komunitate bat osatzen du, eta horretan, komunitate horren egitura da inportantea. Zer gauza neutralizatu dituen. Betiko gauzak dira baina uste dut nahiko abandonatuta dauzkagula batzuk”. Jone, zuk zein beste erronka ikusten dituzu bertsolaritzan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Irune ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta like eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Alberto Lasarentzat izan da Hondarribiko urrezko intsignia. Zorionak Alberto! Harekin batera Sorotan Bele taldea eta Maria Jesus Berrotaran izan dira finalistak. 75 urteko hondarribiarra da Maria Jesus, Hondarribiko bertso eskolaren sortzaileetako bat dela esateaz gain, gauza asko esan daitezke berari buruz, baina pasadizu bat besterik ez dizut kontatuko. 1979an Hondarribiko udaltzain izateko deialdira aurkeztu zen, eta emakumea izanik izena ere ez ziotela hartuko esan zioten. 1980ko deialdira ere aurkeztu zen, eta izena hartuko ziotela baina emakumea izanik ez ziotela deituko esan zioten.
1980ko bigarren deialdira ere aurkeztu zen eta hartu egin zuten; jubilatu arteko 35 urteak pasa zituen lan horretan. Oihana, gaurko entzuleen artean dago Maria Jesus, zer esan nahi diozu?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-11 Amezketa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-22 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Naia Arrizabalaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zahar etxean bizi zareten bi agure zarete. Azkenaldian askotan zabiltzate batera eta elkarrekin maitemintzen ari zaretela ohartu zarete. Naia, Hairak proposatu dizu zahar etxetik batera ihes egitea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amona biloba zarete; Etxahun amona eta Maddalen biloba. Azkenaldian, harrituta zaude biloba zenbat aldiz datorkizun baserrira bisitan eta zein goxo hitz egiten dizun. Gaur ea lotan geratu daitekeen galdetu dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-25 Amendüze Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Peio Minhondo
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi urepeldar zahar zarete. Harrituta zarete hurbiltzen ari den jendearekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua Ibargarai
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lanagatik atzerrira joan behar izan zenuten. Han elkar ezagutu ostean, elkarrekin hasi zineten. Vascos por el mundo programakoak izan dituzue etxean, eta “Itzuliko al zarete sekula Euskal Herrira?” galderari erantzun desberdina eman dio zuetako bakoitzak; Hairak, baietz; Junek, ezetz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-27 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Mizel Mateo, Ioar Tainta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ioar, alaba eta Mizel, gurasoa zarete. Ioar, lehen aldiz kartzelara gutun bat bidali nahi duzu eta Mizel zure gurasoari laguntza edo aholkua eskatzea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Josu Sanjurjo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
