Búsqueda general
Nueva búsqueda Canto improvisado: "Bertsolaritza" Persona: Agirre, AmaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1437
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Espainiako Itzulia martxan da egunotan, eta jakin badakit zuek biok ere oso-oso txirrindularitza zaleak zaretela. Batzuk badira pelotoian ibiltzen direnak, gehiegi nabarmendu gabe, beste batzuk esprintean dira onak, beste batzuk mendian, aldapa behera teknika ona dutenak ere badira, maillotak ere kolore desberdinetakoak dira. Jakin nahiko nuke bertsotan eta egunerokotasunean, zertan zareten onak, txirrindularitzarekin lotuz, nahi baduzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hamasei urte inguruko nerabeen irakaslea zara. Errieta egin diozu gaur ikasle bati eta hark ukabilez jotzeko keinua egin dizu beste ikasleen aitzinean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Zu, Amaia, obra bateko nagusia zara. Unai langilea. Etxe bat eraikitzeko lurra kentzen ari zaretela giza hezurrak aurkitu dituzue. Unaik obra geratu behar luketela esan dizu Amaia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri berezikoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Autobus geltokira iritsi zara. Abiatu behar duen lehenbiziko autobusean sartu eta atzeko eserlekuan jarri zara. Autobusa badoa eta kristaletik begira zaude. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Andoni, zuk lehenengo txapela irabazi zenuenean, Ametsek 10 urte zituen. Eta Ametsek jantzi duenean, Andonik 52 urte. Biek adin beretsuan jantzi zenuten. Ametsek 30ekin eta Andonik 32rekin. Bertsolaritzak zer eman eta zer kendu dizue? Elkarri zer eman eta zer kendu diozue? Zein da zuen arteko batura?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Seinaka gai-librean puntutan
Tema propuesto:
Gai librean
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hamalau urte zenituztenean, bikote izan zineten. Gaur txosnetako turnoa izan duzue elkarrekin. Txosna itxi eta bakarrik geratu zarete barruan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Antieju modernokin / oso guapo zaude.
Puntua: Beti etortzen zera / dotore jantzita
Puntua: Gaur parrandan gurekin / geratzen al zera?
Puntua: Gaur`e zeorri zatoz / ondona orraztuta
Puntua: Hola kantatu nahi det / zahartzen naizenean
Puntua: Pozik joaten al zera / bertso eskolara?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sebastian Aiako baserritarra. Zarauzko eskolatik baserriko berri jakitera umeak etorri dira, eta tartean Iker umea galderak egin eta egin eta ahal duen dena ukituz. Hasieran grazia egin dio Sebastiani, baina azkenean nazka-nazka eginda dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-29 Laudio Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bizkaiko txapelketa martxan da eta udazkenean izango du jarraipena. Kontua da, Jone inoiz baino hobeto prestatua joango dela, gogoz… eta finalean sorpresa izatea du helburu. Oihanari, bost txapelketak! Ez dio lorik kenduko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Pare bat urteko mutil koskor baten gurasoak zarete. Eskolara eraman duzue semea. Baina hasi denetik, mamuak, goizetan gosaldu nahi ez, zuekin inoiz baino baino lehorrago dabil. Biok zaudete lanean. Hizketan hasi zarete biotako batek jornada pixka bat murriztu beharko ote duen. Baina biok segitu nahi duzue orain arte bezala zortzi orduz lanean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Eskolako bi ume dira Amaia eta Felix. Gaur arma erakustaldi bat egitera joan dira bertara poliziak. Amaia oso pozik dago horrekin. Felix ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Igor Elortza, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Badira hamaika urte Egunkaria itxi zutela, eta gure bizitzan arrastoa uzten duten albisteak gogoratzen ditugula esaten dute. Zuek non zeundeten otsailaren 20 hartan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertso Egun batean Maddalen Arzallus lagun zenuela, amari bertso hunkigarri batzuk eskaini zenizkion, eta Pirritx eta Porrotxen kantu baten letra zurea da, ume txiki batek amari eskaintzen diona. Galdera da ea gaiak kezkatzen zaituen, amatasunak alegia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Amets futbolzalea / al zera oraindik?
Puntua: Gero Anoetara / joango al zera?
Puntua: Illarra zer baratzatan / erneko ote da?
Puntua: Neguan oso larri / dabil txindurria?
Puntua: Euriak ez du bustitzen / Eibarko polbora
Puntua: Zu futbolean ibiltzen / al zinan umetan?
Puntua: Pelotari al zinen / azaldu eskua?
Puntua: Atzapar galantak ta / haragia fina.
Puntua: Destinatuta zeunden / Arantzazurako.
Puntua: Hobeto dauzkazu bai / patrikan sartuta!
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
