Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Goiogana, Manu" Persona: Goikoetxea, JosuConcretar búsqueda
Resultados: 563
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Laurogeita hamar urteko agure zaharra zara. Ohean zaude gaixorik eta leihotik entzuten duzu jaien zarata, gazteak zarataka, gustora... eta hor hasi zara zure azken egunotan edo urteotan atzera begira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi Arandia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue "Hori bai toki freskoa". Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai, esan diozu "Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen", baina Iñakik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Alfa da Eibarko enpresa bat, orain kinka larrian dagoena. Zazpiehun-zortziehun langile daude kaleratzeko arriskuan, eta horien artean ermuar asko. Zuek zarete langile horietako bi, eta atzoko egunez kokatuko ditugu gure buruak; izan ere, partida izan zen Ipuruan, Eibar eta Athleticen artean. Zuek hor zaudete pankarta baten atzean, Ipuruaren atarian, partida hasieran, eta ikusi duzue Athleticeko autobusa etortzen.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-02 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Begira zer sagar ederra. Hau omen da suge batek Ebari eman zion sagarra, hau omen da Ebak jan zuen sagarra, hau omen da Ebak Adani eman zion sagarra, baina ondo ukitu, usaindu, eta azkenean gezurrezkoa da.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Sebastian, zu kasu honetan tabernaria izango zara, eta Etxahun zure bezero gaztea. Egunero etortzen zen eta kafetxo bat hartzen zuen, baina beharretik bota dutenetik kafea eta kopa eskatzen ditu. Gaur ere etorri da. Kafea eta kopa eskatu ditu, eta kopa ateratzean esan diozu "Zuk esan bale"; traka, traka, traka eta "Bale"rik ez dago.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur isun bat jarri dizute, ehun eurokoa, baina zure ustez ez da bidezkoa izan. Erreklamatzea pentsatu duzu, baina esan dizute epaitegira joanez gero, berrehun euro ordaindu beharko dituzula tasa moduan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri, Iñaki Viñaspre
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Gaur betetzen dira 200 urte Grimm anaiek lehenengo ipuin bilduma atera zutela. Zu, Jone, oso ipuinzalea zara, baina ez zaizu gustatzen ipuin klasikoek emakumea nola tratatu duten historian zehar. Zure umeari ipuin horien bertsioak kontatzen dizkiozu, eta pixka bat nahasita dago. Kontatu dizkiozu Txanogorritxorena, Loti Ederrarena, denak aldatuta, eta gaur tokatzen da Edurne Zurirena kontatzea.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Laurogeita bost urteko emakume zaharra zara. Txikitan etxeko lorategian zuhaitz baten hazia jarri zenuten, eta zurekin batera hazi da zuhaitz hori. Laurogeita bost urteko zuhaitza zen, gaixotu egin da eta moztu egin behar izan duzue. Eta orain, beheko suaren aurrean zaude jausitako zuhaitz hori erretzen.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jesus Maria ere atzean utzi eta Igor Magdalenaren aurrean jarri da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Igorrek burua galdu du maitasunaren erruz eta lanean ez dabil ondo. Juan Mayor nagusiak deitu dio gaur bere bulegora kargu hartzeko asmoz. Ez daki, noski, bere alaba Magdalena eta Igor elkarrekin maiteminduta daudela, dagoeneko prestatua baitu Magdalenaren eta Jesus Maria aberaskumearen arteko ezkontza. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
‘Ez da kasualitatea’ bertso saio musikatua antolatu dute muxikarrek, etzirako
[Prensa]2014-12-12. Busturialdeko Hitza [Egunkaria] Ver ficha
Manolo Arozena eta Bittor Elizagoien omendu dituzte Bortzirietako Bertso Eskolaren 25. Urteurrenean
[Prensa]2015-11-12. [Aldizkaria] Ver ficha