Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Martin, Jon" Persona: Iguaran, OihanaConcretar búsqueda
Resultados: 1144
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Patxi Iriart
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Patxi eta Oihana, irakasleak zarete. Usu egiten duzue topo irakasle gelako kafe makinan. Patxi, gaur ere, aste honetan hirugarrenez, Oihanak txanponik ez duela eta, kafe bat aterako ote diozun eskatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Eneko eta Oihana, zazpi urte elkarrekin daraman bikotea zarete. Eneko, bikote-krisiaz hainbeste entzun ondotik beldurtuta zaude azkenaldian, horregatik Oihanak zuen bizitzan biper pixka bat sartzea proposatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Argindarra ta gasa / urre prezioan
Puntua: Hotzik pasako al dugu / aurtengo neguan?
Puntua: Ta Iberdrolak berriz / irabazi latza
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu Unai, supermerkatu haundi bateko gozoen apalategia edo erraia zaitugu. Eta zu Oihana dieta baten erdian dagoen bezeroa. Tentaldiari eustea kostatzen zaion pertsona horietakoa. Eta atea zeharkatzen duzun aldi oro “Oihana!”. Hor duzu Unai, gozoen erraia deika. Dieta baten erdian gainera, beraz, inoiz baino ozenago entzuten duzu “Oihana!”. Edozein modutara zu konbentzitzen saiatuko da. Baina zure estrategia garatua duzu tentaldi horri ihes egiteko ere, “Oihana!” ja bafleetatik aditzen duzu iPhonean ipodak jarri eta musika aditzen duzun bitartean erosketak egiten ari zara baina...“Oihana!” Eta kaskoak bateriarik gabe dituzu! Nork irabaziko du supermerkatuan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Maialen, zure atzeko horiek bizitza bideratuta dute, baina jakin nahi nuke beren lehen soldata nola edo zertan irabazi eta zertan gastatu zuten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen bion lagun batek gustuko duen norbait afaltzera ekarri nahi du, baina aurrena zuekin probatu nahi du bere sukaldaritza dohaina. Zuen iritzia eman, baina Oihanak laguna ez mintzeko moduan; Aginek gordin esango dizkio ordea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Maialen, sendabide alternatiboekin lan egiten duzu. Beste bost lagun hauek sartu zaizkizu kontsultara, bakoitza bere adikzioarekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biak bertsolariak zarete, bertsokideak. Nerea, zu, neska zara, eta Oihana mutila. Betidanik ezagutzen duzue elkar eta elkarrekin joan zarete bertso eskolara, gero Eskolarteko Txapelketan ibili zarete, eta zuen bertsotarako errutina guztia elkarrekin egin duzue. Azkenaldian egia da ez zaretela sarritan topatzen, baina zuk Oihana interes handiarekin irakurri duzu zer kontatu duen Nereak Kontrako eztarritik liburuan. Eta ezagutzen duzu gainera zure burua bera kontatu ditudan gauza batzuetan. Hori dela eta, berarengana jo duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Oihana Bartra, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iguaran Seaskan egiten duzu lan. Eta zuk Bartra Elorrioko Txintxirri ikastolan. Urte osoan lanean aritu eta gero, orain erabaki duzue Herri Urrats eta Ibilaldia bertan behera uztea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hiru hitzetan hauxe duzue gaia: ahoa, begiak eta belarriak Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana, zu, Maite zara, Oihanaren ama. Zu, Ane, 17 urteko mutil gaztea, Oihanaren mutil-laguna. Oihana konfinatuta dago bere gelakide batek positibo eman duelako. Larunbata da, gaueko bederatziak. Lehenengo pisuan bizi zarete zu, Maite, eta zure alaba Oihana. Maite, zaborra botatzera atera zarenean, han non ikusi duzun mutil gazte bat, Oihanak bere logelako leihotik luzatu dion izara bati helduta zuen etxera igo nahian. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa