Búsqueda general
Nueva búsqueda Autor: "Sokarros, Allande" Persona: Uria Albizuri, JoneConcretar búsqueda
Resultados: 1106
2023-01-28 Azpeitia Lagun-artekoa Oilagorra [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00 [Bertsoa] / Enare Muniategi, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gauzak hasi eta bukatzen dira. Zikloak dira. Zuek biak bi emakume zarete. Enare, hilekoa lehendabiziko aldiz izan berri duen emakumea da. Eta Jone, adina dela eta hilekoa kentzen ari zaion emakumea izango da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-27 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Xabat Illarregi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maider gazteari helduekin tertulia batera joateko gonbita egin diote, eta Xabat aurkezleak ez dio bidea errazten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaztetan bikotea zirenean, zahartzaroa urrun ikusten zuten. Baina zahartu dira eta supermerkatuan topo egin dute. Elkarren karroak analizatzen ari dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kuadrillakoak edo lagun-talde berekoak zarete. Lehenengoz, lagun bat ezkontzera doa eta ezkontza handi bat antolatu du. Zu, Jone, desiratzen zaude eguna iristeko. Julio ez da ezkontzara joanen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, bulego batean egiten duzu lan. Jone garbitzaileak zure gauzak lekuz mugitzen ditu egunero. Gaur lehenago joan zara lanera, eta Jone bertan topatu duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Irratiko kazetariak zarete. Elkarrekin, goizeko albistegi nagusia egiten duzue. Goizeko bostak dira, eta, kafe-makinaren ondoan zaudete, lanean hasi aurretik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-07 Zalla Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zortzi urteko haur baten gurasoak zarete. Zuen haurrak zuekin lo egiten jarraitzen du. Miren, Jonek esan dizu badela garaia ohitura hori alde batera uzteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zaharren egoitza batean bizi zarete, eta maitemindu egin zarete bertan. Jone, orain arte bakoitza zuen gelan egon zarete, baina hemendik aurrera gela berean egoteko proposamena egin dizu Aginek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jaietan txosnaren arduradunak. Jone pertsonalarena eta Etxahun edariarena. Hirugarren eguna, eta nebera hutsik eta zuek bakarrik txosnan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aner Peritzek elkarrizketa batetan esandakoa irakurriko dizut: “Iruditzen zait bertsolaritzaren erronka dela ikustea nolakoa den, nolakoa izan nahi duen pentsatzea eta horretarako zer egin behar duen zehaztea. Ez zait iruditzen bertsolaritzaren erronka nagusia denik teknikoki errima estuak bilatzea edo ez dakit zer mobida. Arte disziplina orok komunitate bat osatzen du, eta horretan, komunitate horren egitura da inportantea. Zer gauza neutralizatu dituen. Betiko gauzak dira baina uste dut nahiko abandonatuta dauzkagula batzuk”. Jone, zuk zein beste erronka ikusten dituzu bertsolaritzan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-15 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Amagoia Mujika kazetariak argitaratu zuen artikulu bat “Ondo haserretzearen artea” izenekoa. Oso erraza dela haserretzea zioen, baina oso zaila neurrian asmatzea, pertsona egokiarekin, helburu zuzenarekin… Hemen lau egoera haserretzeko modukoak eta ea neurria topatzen diozuen.
1.- Bartzelonako konferentzian Ayusok alde egin zuen Pradales euskaraz hasi zenean.
2.- Argia joan da gaur eta badirudi aberia orokorra dela eta luzaro iraungo omen du. Zuen egunerokoa asko oztopatzen du honek.
3 .- Ereñozura etorri kantatzera eta obrak direla eta ezin aparkatuz zabiltzate.
4 .- Ez zaizue batere gustatzen jarritako gaia.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hondarribiko festetara ere iritsi zara. San Pedro kaleko bide bazterrean jarri zara, zure tapiza edo manta zabaldu, eta poliki-poliki kamisetak, plaierak eta abarrak bertan kokatzen zabiltza. Baina aldi berean, eskuin, ezker eta urrunera begiratzen duzu, so urduri batez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Amaierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
