Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona entrevistada: "Agirre, Amaia" Persona: Egaña, AndoniConcretar búsqueda
Resultados: 5563
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri berezikoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Andonirentzat gaia pentsatzean bi ideia ibili ditugu buruan. Biak ematea erabaki dugu, eta berak egin dezala gero nahi duena. Bi ideiak euskal abesti ezagunetan oinarritzen dira. Hil berri den Imanol kantariaren Mendian gora haritza abestiak honela dio pasarte batean: "Ni hiltzen naizen gauen behintzat / eizue lo lasai". Abesti herrikoi batek, aldiz, honela dio: " Begiak parrez parrez, bihotza negarrez". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi andre zarete eta desagertu berri den Marero ontzian zenituzten senarrak. Orain gorpu bat agertu da, eta Xebastianek desio du, bihotz betean, bere senarrarena izan dadila. Andonik, berriz, aukeran, nahiago bere senarrarena ez izatea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Askotan esaten duk "bapo, oso ondo bizi naiz". Zergatik? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Hire berdin-berdina huen panpin bat egin eta hilkutxa batean sartu genian. Bazirudian Egaña hilda zegoela eta horixe sinetsarazi genioan jende guztiari. Han pasatu hituen hire hilkutxaren aurretik bertsolari guztiak, batzuek errezatu, besteek negar egin... Eta magnetofoi bat jarri genian dena grabatzen. Hi haiz magnetofoi hura. Kontaiguk zer esan zuten atzeko bertsolariek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-01 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aste honetan hiru mendigoizale hil dira. Zer dezue esateko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra. Txapeldunaren agurra. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Julio Soto, Julen Zelaieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Julio, pisukide baten bila zabiltza, gastuak elkarbanatzeko edo. Lau hautagai dituzu zure pisura etorri nahi dutenak, atzeko lau hauek. Denak batera zure etxean bisitan dituzun honetan, zer itxura hartzen diozu bakoitzari? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka oina-emanda Tema propuesto: Oina: gailurra. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-13 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kulturako atala ireki behar dugu orain. Hor ere berri ugari dago, aukeraketa egin behar eta guk bat aukeratu dugu: Joseba Tapia eta Koldo Izagirreren Apoaren Edertasuna diskoa. Disko horren aurkezpenetan biei hala biei ere, besteak beste, zera entzun diegu: zer ote litzateke mundu hau aporik gabe, itsusirik gabe, minoriarik gabe? Zuei egiten dizuet galdera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ikuspegi desberdina duzue etorkizunari buruz. Zuretzat, Andoni, beltza da mundu honen etorkizuna. Unairentzat zabalik dago geroa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nola irudikatzen duzue Urepele hemendik ehun urtera? Nolakoa izango ote da? Zer izango ote da? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Mikel Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Euskararen egoera dela eta zuek biok iritzi desberdinak dituzue. Zuk, Egaña, etorkizun beltza ikusten duzu. Mendizabal, ordea, baikor eta itxaropentsu agertzen zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-24 Abaltzisketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lazkao-Txikik dioenez mundua gero eta okerrago doa. Egañaren ustez gero eta hobeto. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
