Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Lapurdi" Persona: Ibarzabal, NereaConcretar búsqueda
Resultados: 1194
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Urte luzez isilik geratu ondotik, txikitan familiako kide batek egindakoa kontatzea erabaki duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Juliok eta Nereak rollito* bat eduki zuten duela gutxi. Rollitto batek irauten duena irauten du. Bukatuz geroztik akordatu dira elkarrekin baina elkarrengandik ihes eginez bezala ibili dira. Gaur goizaldean topo egin dute komuneko atarian; Julio sartzen eta Nerea ateratzen.
*Rollito (Hego): iraupen laburreko amodio istorioa.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Nekane Zinkunegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete. Larunbat arratsaldea da, eta zuen semeari begira zaudete. Ispilu aurrean makilatzen ari da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Imanol Uria
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bi arrantzale zahar zarete. Bizitza guztian elkarrekin arrantzan aritu zarete, baina inoiz ez zarete ausartu elkarri pentsatzen duzuena esatera.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-19 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete eta zuen alaba munduan zehar dabil motxila hartuta. Igor, kezkatuta zaude, eta hala adierazi diozu Nereari. Honek hala kantatu dizu: “Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez zuen alde egingo...”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Aitor Sarriegi, atzeko bost lagunak bost mendi desberdinetan, bost testuinguru desberdinetan aurkitu dituzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarie. Umetan ikastetxe berean ikasi zenduen eta eskola jazarpena sufridu zenduen. Gaur, eskolatik deitu deutsue, ikasleekin jazarpenaren gaia lantzen dabizela-eta zuen bizipenak kontetako eskatzen. Nerea, zuk joateko asmoa daukozu, Etxahunek, ostera, ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lanekoen bazkaria euki dozue. Parranda luzatu eta karaokean amaitu dozue. Onintza bertan sartu zarienetik, Nerea enpresako zuzendari nagusiak ez dau mikrofonoa soltau. Onintza zeu be kantetako desietan zagoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Euskara batuak dau / aurton urtemuga
Puntua: Baliagarria da / alkar ulertzeko
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erropa denda bat zabalduko dozue laster eta dana atontzen zabizie. Xabat, manikiak kutxatik atara dozuezenean, Nereak esan deutsu ez dabiezela gorputz errealak irudikatzen eta ez dauzela ipini gura. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Abokatua zara. Ama etorri jatzu ustelkeria kasu baten auziperatu dabela-eta bera defenditzeko eskatzen. Bihar erantzungo dautsazu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-02 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Tema propuesto: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Literatura oro har, eta poesia bereziki, tristurarekin lotzen da, nostalgiarekin. Eta nik kontrakoa eskatuko dizut. Deskribatuko al dizkiguzu poema baterako modukoak diren une zoriontsuak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa