Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo: "bertsobatbatekoa" Persona: Peñagarikano, Anjel MariConcretar búsqueda
Resultados: 2602
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ez dakit zuek ezagutzen duzuen, bertso elkarteak ateratzen du hor bertso orri bat, a ze flasa argazkia azaldu ohi da, eta nik flas horretarako argazki bat aurkitu dut lehengo astean egunkarian, zuek ere beharbada ikusiko zenuten: Pinochet agertzen zen, eta ahoa zabalduta jauna hartzeko prest. Eman dezagun kontu, hau (Lizaso) dugula Pinochet, eta hori (Peña) dugula bere barrura sartzera doan Jesukristo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen Perejil irla hartu duten marokoarretako bat izango zara, eta Sustrai berriro irla hori erreskatatzera joan den legionarioa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-24 Pasaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alkizako bi baserritar zarete, betiko bertsozaleak. Urtero saiora etorri eta saioan zehar bertsoaldi guztiak komentatzen egoten zareten horietakoak. Zer moduz doa gaurkoa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Aritz, duela urte mordoxka Peña ezagutu zuen neska bat zara. Peñak saio bat egin, ondoren biok liatu eta hala bukatu zen kontu hori. Gaur, baina, hara non agertzen den Aritz zortzi urte inguruko ume batekin, Peñaren semea dela eta hari diru eske umea hezitzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Finalean, Belodromoan, sariak banatzean txistuak izan ziren jende askorentzat, besteak beste, txapelketa diruz laguntzen zuen Kutxa Fundaziokoentzat. Peña dugu Belodromoan dagoen Kutxako ordezkaria; Unai Bertzozale Elkarteko ordezkaria eta Irazu txistu jotzen ari diren horietako bat. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-25 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Kalean airosa, etxean kuriosa eta ohean kariñosa den andregaiaren bila al zabiltza? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka lehen puntua-emanda Tema propuesto: Puntua: Zergatikan maite dezu / neska polit beltxarana? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Oraindik sasoian hago baina, ez zekiat konturatu haizen hemengo bertsolarien artean gaur heu haizela zaharrena. Ez al dik zer pentsatua ematen? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Unaik ehizan ikasi nahi du, ehiztari izan nahi du, eta horretarako, inguruan ezagutzen duen ehiztaririk onenarengana etorri da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hauek, ez badirudite ere, ia bi hamarkadaren aldea daukate adinean. Anjel Marik Irazuren adin modua zuenean ere gertatzen ziren honelakoak: manifestazioren batera joan eta jipoia ematen zieten; hormaren kontra egon behar izaten zen... Hogei urte igaro diren honetan ere antzekoak gertatzen dira. Kontaiozue elkarri zer alde dagoen ordukotik gaurkora. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Esaera zahar batek dioenez pertsonen balioa ez da pisura neurtzen. Eta zuk zer diozu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-06 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano", Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek aitona-bilobak zarete, Peña aitona eta Arano biloba. Ustekabean farmazian topo egin duzue; Peña Viagra kaxa bat eskuan duela eta Arano kondoi kaxa bat duela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
