Nik ho(r)i erantzungo det
poliki poliki
nahiago nuke zerbait
gehio baneki
anaiak izan gera
han ta hemen zazpi
eta batu artean
ez gerade aski
Hitler edo Trotski
danak onak noski
besteen aurka jaiki
besteari aitzaki
historiak zer dioen
jainkoak daki.
Geure historian zehar
hainbat atsekabe
bizi izandu gerade
poztasun gabe
nahigabetuaz beti
gu izan gerade
hau mudatuko balitz
denorentzat hobe
askatasun bide
zaitut adiskide
ikusteko dire
behin betiko libre
alkar hartu ta
amaren zazpi senide.
Gu historian zehar
(bajinat) urtean
egon gerade hemen
danak lurpean
orain guk zer nahi degun
zein aho betean
guk hau entzuten degu
nora nahi joatean
etxeko atean
danok behin batean
lotuak katean
geuretzat kaltean
nahi degu bizi Euskadi
libre batean.
Hil 2022-11-03
Emile Larre eta Mixel Itzainak bultzatu zuten plazara. Lehen aldikoz agertu zen 1967an, Aiherran, Alkhat, Irigarai eta Arrosagarai kantukide zituela.
Gehienbat ari izan da bertsutan Xalbador, Mattin, Xanpun, Ezponda, Mixel Aire, Alkat edo Lazkao Txiki-rekin.
Jaio 1825-11-03
Maria Gabriela Bengoetxea Arzak-ekin ezkondua (1851)
"Eperra agure zar bat zan, bañan ijito-planta alakoa. Zakur batekin eskean ibiltzen zan. Emen, Errenterian, askotan izaten zan. Aiendola baserria aldapa-aldapan dago. Gabaz etxera etorri eta etxean aterik ireki ez. Ta etxean aterik ireki etziotela-eta, atzera jiratu ta aruntz zijoala, etxetikan ortxe irurogei bat metro bidean-edo aruntzago joanda, goiti-beti amildu; ta beko ondoan juxtu-juxtu bizia arrapatu zuten biaramun goizean. Gero jaso zuten, baña andik beñepein il zan". Ondoan Erreka dago. Hil-agiriak dioenez, pulmoniaz hil zen 85 urte zituela.
Aiendola baserria, Lesaka bidez goazela, Ergoien pasata, Aritxulegiko aldapa hasten den horretantxe, hantxe ikusten da, errekaz beste aldera, malda-maldan jarria.
Karlisten gerratean Liberalen aldeko espia izan omen zen. Ez zioten hori barkatu Oiartzunen. Haurrek ere iseka egiten omen zioten.
Informazio iturriak:
- Oiartzungo bost bertsolari (Auspoa, 116)
- Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50) 121 or.