S. Lizaso:
Sarri askotan eginak gera
biok kantatzeko zita
herri, auzo ta elkarteetara
eginak gera bisita.
Txoropitoa degula Peña
sarri pentsatzen hasita
pentsatu gabe bururatzen zait (bis)
aurrez aurre ikusita.
A.M. Peñagarikano:
Baina desberdin dira erabat
aurrea eta atzea
ta aurrez aurre gauden ezkero
nahi nuke garbi jartzea
besten akatsak kontatzen hemen
iritsi al da trantzea?
Askoz hobea ez al da izango (bis)
nork bereak zuzentzea?
S. Lizaso:
Nere ustetan bide hortatik
ez doa gure auzia
bertsotarako errespetoa
zaharrek erakutsia.
Pentsatu eta gauza asko dut
nik esan gabe utzia
ta zuri buruz sekula ez dut (bis)
esan nahi dudan guzia.
A.M. Peñagarikano:
Itxura danez besteren aurka
zuk jotzen dezu dultzina
besten akatsak hola esatea
ez da gauza atsegina
bainan hori bai garbi badakit
banaiz aitortzeko adina
ez zinakeela azpeitiarra (bis)
harroputza ez bazina.
S. Lizaso:
Azpeitiar ta harroan famak
badu hainbat konpromisu
errespetoak hala ere nigan
badu behar hainbat pisu.
Nere akatsak neuk aitortzeko
zertan eskatzen didazu?
Nik ez dadukat zer esanikan (bis)
zeuk esaten baitituzu.
A.M. Peñagarikano:
Hainbat urtetan geratu gabe
batera eta bestera
hamaika aldiz zuk esan dezu
“Peña txoropito zera”!
“Ta zu harroputz” erantzuten det
hori bientzat galera.
Kanta ezazu errespetoan (bis)
eta moldatuko gera.
Jaio 1842-10-27
"Pello Errotaren itzala" liburutik:
"Asteasu'n jaio zan, 1842'ngo Urriaren 27'an, goizeko bostetan, Goikoerrota'n, Pello Errota jaio zan etxe edo errota berean alegia.
Senideetan irugarrena zan, Pelloren urrena jaioa. Pello ezkondu ondoren, famili guzia Oiartzun'a, Zuloaga'ko errotara, joan zan bizi izatera. Arrezkero, Oiartzun'en egin zuan Sabinak bere denbora guzia. Luis Inazio Beristin'ekin ezkondu zan. Au Katalintxo baserriko maiorazkua zan, da bertan bizitu ziran biak ere eriotza arte. (..)
Sabinak dan-dana bertsotan erantzuten omen zuan. Edozer gauza esan, da arek daka, bertsotan erantzuna. Ezagutu zuten guziak diote, gizasemea izan balitz bertsolaria izango zala, Pello bere anaia bezelaxe. Aren erantzun da ateraldiak oso xelebre ta aguroak izaten omen ziran. (..)
Mutil gazteak bazekiten dana bertsotan erantzuten zuala, ta, toreatzeagatik, onela esaten zioten:
-Ayo, atsua!
Ta Sabinak:
-Ni ez nak atsua, demonio paltsua!
(..)
Katalintxo'k aurreko aldeko paretan matsa zuan, ta bein batez gizon bat, sagardotegira etorri ta matsa elduta ikusi zuanean, jaten asi zan.
Bañan SAbinak, etxe barrendik, mats-adarren soñua aditu zuan, da ala esan zuan:
- Zein dabil or?
Ta gizonak:
- Ixo, amona, ixo! Ortzak gozatzeko diña!
Ta Sabinak:
- Zer ortzak eta zer agiñak!
Aixa jaten dituk ik bestek egiñak!
***
Sabinak gaztetan mutil bat nobio izana omen zuan, bañan gero tratabideari utzi egin zioten.
Andik urte batzutara, biak ere ezkonduak ziralarik, nobio izandako ori ta beste batzuk bidea konpontzen ari ziran Katalintxo inguruan, da Sabina andik pasatzea suertatu zan.
Ola esan zuan Sabinak:
- Auxe da lur ederra!
Ta nobio izandako arek erantzun zion:
- Artu ta eraman zazu bizkarrean!
Ta Sabinak:
- Bai, nik naiko lurra bazeukat eskubian da ezkerrean;
nik baiño obea artu al uan bazterrean?
(..)"
Iturria: Pello Errotaren itzala (Auspoa, 49-50): http://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10675.pdf
Azkuek bertso hau MAITATUA SOBERA doinuan jaso zuen (Cancionero 11) eta baita aita Donostiak ere (Cancionero vasco Vi 148). 12 Chansons d'amour liburuko doinu guztiak pianorako txukun prestaturik argitaratu ditu Charles Bordes musikariak. Doinu honen tonua ez da sartzen Maior eta Minor sailkapenetan, zaharragoa baita Bordesen esanetan eta gregorianoko lehenbiziko moduan dago idatzia solfeoz. 5 bertso eta frantseseko itzulpenarekin datoz Bordesenean