Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Euskadi Irratia" Nom de la personne: Lujanbio, MaialenAffiner recherche
Données: 4398
1995-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bestela ondo konpontzen den bikotea zarete baina Athleticek galtzen duenean insoportable, erre-erre eginda jartzen da Peña. Gaur igande iluntzea da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok lagun minak izandakoak zarete. Ia urtebete daramazue elkar ikusi gabe eta gaur ostegunez Anoetako Bakearen Usoan egin duzue topo. Aldaia askatzeko eskatzen duen taldean dago Andoni eta hor ikusi du aurrez aurre Maialen, Euskal Herria askatu dioen pankartaren atzean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenen etxean mobil bat utzi du Olentzerok, alboan idatzi batekin: "Maite zaitut, deitu eta jakingo duzu nor naizen". Deitu du eta Jonek erantzun dio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek elkar asko ezagutzen omen duzue. Beraz, tenta ezazue elkar. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-29 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuen arteko maitasuna ezinezkoa da; hain hurbil, hain urrun; Unai iragana zara eta Maialen geroa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-11-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi gogoko zenituen gauzak jadanik ez daude zugan: tokiak, pertsonak, jarrerak. Zer da aldatu dena? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Iñaki gazteak, iragarki bat jarri duzu egunkarian. Adineko jendeari konpainia egingo zenioke lotarako lekuaren truke. Maialenek, 80 urteko amonak erantzun dizu. Iñaki hasita, hiruna bertso hamarreko txikian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuen aitak laurogei urte ditu, eta hilzorian dago. Gaur aitortu dizue etxe aurreko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela lurperatuta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ez dakigu zuk zer pentsatuko duzun bi hauen elkarrizketa entzunda. Zu zara hilkutxa barruan egon den emakumea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Irazu, Alberto Iñurrategi izango haiz. Azken zortzi milakoa igo duk, eta gailurrean hagoenean Felixen istripua azaldu zaik. Maialen izango da Felix. Nolako elkarrizketa izan duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Etxe oneko bi anai-arreba zarete. Zuk, Maialen, bizitza guzia zeure aitaren ondoan eraman duzu. Orain, aitaren heriotza dela eta, gazterik munduz mundu joan zen Andoni zure anaia etorri da ezustean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Pantailan argazki bat agertuko da. Saharako emakume bat ageri da, begirada iluna du, zuzena. Aurpegi baten irudia da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Sebastian, Oriora Kortaren ordez etorri den entrenatzaile berria haiz, eta hire iritziz ergometroa duk hamalauko titularra erabaki behar duena. Proba egin eta hamalau onenen artean neska bat sartu duk, Maialen. Ez daukak batere garbi zer egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Xabier herriko alkatea zara eta zu Maialen herriko gaztea. Pub edo tabernak ixteko ordutegia aldatu egin da eta egoera horrek aurrez aurre jarri zaituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Maialen, nahiz eta karrera bukatu, ezin duzu lanik aurkitu. Hori dela eta, itsasoan lanean hastea erabaki duzu, atunetan hain zuzen ere. Itsasontzian sartu eta arrantzale zahar honekin hizketaldi bat egitea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa