Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Azpeitia" Année: 2010Affiner recherche
Données: 1186
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ospitale batean zaudete, ama berrien sailean, erditzeko zain, hiru-lau zentimetroko dilatazioarekin. Oraintxe etorri da erizaina galdetzera: "Zuetako baten batek epidurala gura du?". Maialenek "Bai, nik bai" esan du; Mirenek, ostera, esan du "Ez; nik min guztia sentitu gura dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Egunotan haizeak gogor astindu ditu bazterrak, eta herri honetan luzaroan ibili gara haize kontran, kostata aurrera egiten. Esan liteke haizeak norabidez aldatu behar duela, baina eguraldia ai! Oso kapritxosoa da askotan. Haize kontra ibili eta gero, ez ote da sasoia haize alde ibiltzeko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte bukaera da, eta, beraz, balorazioak egiteko garaia. Mila saiotan ikusten zaituztegu, baina gaur jakin nahiko genuke nolakoa den zuen egunerokotasuna; hau da, zuen egun normal bat nolakoa den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Uxue, taberna edo jatetxe bateko zerbitzaria izango zara, eta hor dago Mañu, afaltzen, bakarrik. Kontua eskatu dizu. Kontuarekin batera mahaia jaso, eta ezpainzapian bere telefonoa utzi dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Puntutan egiteko bi baldintza: hiru minutu gutxienez eta bost minutu gehienez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon, etxean, sukaldea eta komuna konpondu behar zenituen, eta krisia dela-eta pixka bat aurrezteko, egin ahal zenuen txarrena egin zenuen, zure koinatuari esan obra egiteko. Obrak hiru aste-edo iraun behar zuen, baina pasatu dira hilabete bi, eta lasai ikusten duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-13 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lehengo batean omenaldia egin zitzaion Santi Brouardi, duela urte batzuk "bateren batek" hil zuen gizona. Hantxe elkartu zarete Unai, Edurne Brouard, Santiren alaba, eta Maialen, Kristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doral ertzainaren alarguna. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-12 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarri hauxe esanez zabiltzate beti edo gehienetan: "Guk elkarri esan dizkiogunak, eta oraindik ere ez gaituk haserretu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Launaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-13 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenek ere badarama urte dezente San Antonioko bertso jaialdi honetara etorriz, eta urtero ohitura du San Antoniori bisitatxo bat egitekoa eta kandelak piztekoa. Aurten ere horixe egin du, baina San Antoniok, Jonek, kezka dezente badu; urtero datorkio eta ez du aurrerapen handirik ikusten. Gaur galdezka hasi zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Haritz Casabal, Agin Laburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi gazte lodi zarete. Dieta egiten hasi zarete, eta zu, Agin, kilo asko galtzen ari zara. Zuk, Aritz, aldiz, ez duzu pisurik galtzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
El Bertso Eguna dedicará este año sus rimas a la vida y el arte de Oteiza
[Presse]2010-01-27. [Egunkaria] Voir fiche