Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Agirre, Amaia" Nom de la personne: Agirre, AmaiaAffiner recherche
Données: 1409
2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hiru hitz emango dizkizut, eta zuk erabaki abiapuntu bezala hartu, elkarrengandik bereizi, lotu, zuretik kantatu, beste norbaiten paperean aritu...Hauek dira hiru hitzak: maitasuna, gorrotoa eta askatasuna. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-22 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia Tamara. Bera izatez santurtziarra; eta bere lanagatik lotsagarri uzten ari da euskaldun guztiak. Maia Santurtziko alkateak deitu dio nahikoa dela esanez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Istorio bat kontatu beharko diguzute zuek. Nik hasiera bakarrik emango dizuet. Drogazale baten bizia kontatu beharko diguzue, erretzen ari den lehen zigarrotik hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi mila eta hamargarren urtean gizakien hamarretik seik tatuajeren bat izango omen dute. Joxe Agirre tatuatzailea, tatuajeak egiten dituen pertsona izango da, eta Amaia eta Arkaitz, berriz, ere bikotea. Orduan, hik Arkaitz, Amaia joan dek tatuajea egitera Joxerengana, eta hor aurkitu dek paparrean bihotz bat egiten Joxe. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Zestuar batzui gertatutako gaia jarriko dizuet zuei. Zu, Xebastian, nola mendizale peto-petoa zean, Himalaya igota hor ibili zea izardi larritan, ta hegazkinean hartu zea; ta Amaia, andre xahar bat, kejatzen hasi da, kriston izerdi usaia daukazula-ta, ta Egaña azafatana jun da kejatzea, zu hegazkinetik botatzeko esaten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakingo dozue duela zenbait aste bikote bat ur azpian ezkondu zala, eta hemen dogu bikotea. Ze moduz doakizue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-05 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Azken urteotan bertso eskolako irakaslea zaitugu. Bertso eskolen egoera zer nola dagoen guk baino hobeto jakingo duzu. Konta iezaguzu nola dagoen bertsoen harrobia. Gerora begira lasai egoterik bai al dugu? Edo bai al dago kezkatzeko arrazoirik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-25 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Guadalajara espetxeko preso arrunta zaitugu zu, Amaia. Zu, Aitor, espetxeratu berri den Barrionuevo. Patioan jokatzen diren futbol partidu horietako batean Barrionuevo atezain jarri da eta Amaiak aurpegian bete-betean eman dio baloiarekin. Betaurrekoak hautsita eta begia more-more duela bukatu du partidua Barrionuevok. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Batek galdetu dit saio aurreko egun hauetako batean: “Aurten kartela flojo, ezta? Bertsolariak ondo, baina Haritz delako horrek bertsotan egiten al din?” . Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte berean jaiotakoak zarate. Gogoratzen duzue noiz abestu zenuten lehen aldiz oholtza berean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-10 Online Berezia [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Saioa Alkaiza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ander Elortegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Bertsolaritzan txapeldunaren figura da ziurrenik esanguratsuena. Baina txapelak era askotakoak izan daitezke, eta askotan azpian daramana nolakoa den ere adierazten dute. Beraz, gaurko agurretan nolakoak zareten esan beharko diguzue: horretarako banan-banan etorri eta txapel bat aukeratuko duzue lehendabizi: jantzi buruan, eta hasi kantuan! Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-10 Online Berezia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Giharretako distrofia edo gaixotasun bat dela medio, mugimendu arazoak dituen ume bat zara Maddalen. Goizetan ikastetxera joaten zeran baina arratsaldero fisioterapia sesioak jasotzea ezinbestekoa duzu eta ikastetxean ere laguntza izaten duzu. Koronabirusak eragindako egoerak zure bizitza erabat aldatzeaz gain, zure gorputzari sekulako atzerapausoa eragin dio. Gizartea, mundua... horretaz ohartarazi nahi duzu bertsoen bidez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa