Recherche general
Nouvelle recherche Année: 2020 Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 87
2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Konfinamendu garaian lanean zauden langilea zara. Nagusiari lan jarduna gelditzeko eskatu diozu, baina ezezkoa eman dizu. Bihar ere lanera joan beharko duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-22 Online Berezia (Orozkorako) [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak eman ahala bertsoa osatu behar izan zuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen beheran pankarta bat dago Zaldibarko zabortegiari buruzkoa. Bihar bost hilabete zabortegia goitik behera etorri zela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lazkao Txikik ongietorria eman digu gaur, eta zuek orain duzue berarekin hitz egiteko unea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Onintza Enbeitaren testigantza: “Neskazahar alegera bat eraiki dut gorputz ez desiratu gisa irakurria izatearen minari aurre egiteko. Neskazahar alegera bat eraiki dut, hortik neure buruari barre egiteko ez dudalako biktimista edo haserre edo ahul azaldu nahi, ez digutelako uzten biktimista haserre edo ahul azaltzen”. Nerea, zuri galdetu nahi nizun jendaurrean aritzeko ea zer maskara eraiki dituzun eta noiz diren muga, noiz izan diren lagungarri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hezkuntza publikoan lan egiten duzun irakaslea zara. Kurtsoa joan eta kurtsoak etorri, gero eta haur etorkin gehiago datoz zuen eskolara eta era berean baita zure gelara ere. Nahiko erreta zabiltza, Nerea. Ez da gauza erraza klasearen erritmoa eraman nahi izatea eta era berean ikasle berrien irakaspenak egunean eramatea, arazo linguistikoa dela edota emozionalak direla tarteko. Gaur klaustroko bilera izan duzue eta koordinatzaileak Halil izeneko mutiko sahararra datorrela esan du zuen eskolara eta gelaren bat behar duela. Isiltasuna. Eta nahiz eta erreta egon, bat-batean “nik neuk hartuko dut” esan duzu Nerea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Oihana Bartra, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iguaran Seaskan egiten duzu lan. Eta zuk Bartra Elorrioko Txintxirri ikastolan. Urte osoan lanean aritu eta gero, orain erabaki duzue Herri Urrats eta Ibilaldia bertan behera uztea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-17 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete eta zuen sexu unean musika izango zenutela lagun erabaki zenuten. Eta musikaren arabera izaten zen larru jotze hori. Gaur da lehen aldia musikarik gabe ari zaretela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun. Andoni askotan joaten da mendira eta Miren gutxitan. Mirenek denbora hartzen du bazterrak ikusi, argazkiak atera... Andoni desesperatzen hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Apiril erdian Berrian Andonik honela idatzi du: “Gile gara gu ere, kulturgile. Baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen. Pandemia honek begi-bistan ipini du kontraesana: denek kulturgileen lanetik jotzen dute itxialdia goxatzeko. Eta, aldi berean, txakurraren ipurdia gara, bai lanera itzul gaitezen aurreikuspenetan eta bai laguntza-poltsen lehentasunak ipintzeko garaian ere. Guk entretenimendu hutsetik haragoko zerbait bagarela sinesten dugu, herri baten bizkarrezurra eraikitzeko garaian kultura ezinbestekoa dela. Nahi dugulako gara sortzaile eta kulturgile."
Zu ere, Amets, kulturgilea zara. Nola bizi izan duzu azken bolada, kulturgintza ikuspegitik eta soldata aldetik?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bertso asko eskatu dizkizuete konfinamenduan. Orain beste eskaera bat jaso duzu. Bere bikotea eta bere maitaleari buruz hiru bertso eskatu dizkizu. Bat bere betiko bikoteari iradokiz haustura, bigarrena maitaleari aukera berriak iradokiz eta hirugarrena, aurreko aukerak kale eginez gero, bietako egoerak konpon ditzakeena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana [Bertsoa] / Manex Agirre, Aroa Arrizubieta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kultur jarduera guztiak jendez gainezka zeudela egin dut amets. Baina esnatu egin naiz. Manexek ezkor begiratzen dio kultur arloari zer ekarriko dion pandemiak. Aroak pentsatzen du onura ere ekarriko diola. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-08-28 Gasteiz Jaialdia Zabalgana [Bertsoa] / Beñat Garaio, Xabi Igoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabi aita eta Beñat semea. Pandemia aro honetan aita egoitzan dago eta Beñat bisitan joaten zaio. Sekula ez dio aitak maitasun adierazpenik egin. Orain kristal atzetik egiten dio bisita eta gaur desberdina izanda. Aitak esan dio. “Ez dut bakarrik hil nahi; nire azken egunak zurekin konpartitu nahi ditut”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-17 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Jon Gurrutxaga Urbieta, Xabat Illarregi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Zuen 18 urteko alabak aspaldi duen konplexu bat gainditzeko asmoz, sudurra konpontzeko operazio estetiko bat egingo duela esan dizue. Xabatek babesa eman nahi dio eta Jon horren aurka dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zenbakiekin ondo moldatzen zarete biok. Matematikaria eta ingeniaria zarete. Krisian dago gure sistema, egiturazko krisi sakonean. Jonek, matematikariak, algoritmo bat asmatu du krisitik ateratzeko, baina Aitorri behin eta berriz errorea ematen dio, 404 errorea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Greba Orokorrean zaudete. Zu Ane piketean zaude goizean eta kaleak pasatzen ari zarela ikusten duzu egunero gosaltzen duzun taberna irekita dagoela. Urteak daramatzazu taberna horretan gosaltzen eta harreman sakon bat sortu duzu bertako langilea den Amaiarekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela 13.660 urteko bi ultzamar zarete. Egun aspergarri samarra pasa duzue ez ehiza, ez arrantza, ez jan, ez ezer. Egun prehistoriko motel-motel bat. Eta zerbait egitearren, hor hasi zarete lurrean topatutako harri batean marratxo batzuk egiten. Kasik konturatu gabe, asperdura hutsez, hor non sortu duzuen Europa mendebaldeko maparik modernoena. Sasoiko azken teknologia. Eta zuen arteko eztabaida ez da mapa norentzat egin duzuen eta zertarako egin duzuen, baizik eta ea bietako nork egin duen. Hau da, norena den copyrighta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker, zure etxepean bizi da Joanes, herriko mutil orkestra. Lehen egunean instrumentu batekin atera zen eta oso polita izan zen; bigarrenean beste batekin eta ondo; egunero balkoian dago, eta dagoeneko nekatzen hasita zaude. Gaur bateriarekin atera da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
