Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsulari Xapelgoa (1. 2008)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2008-10-18
Bukaera data
2008-11-15
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Weberako aurkezpena


EREITEKO TENOREA

Inarrosten ez dena lurpean gelditzen da usu. Gerta liteke lurra harrotzen hasi eta hazi zenbait haizeak eramatea. Gerta liteke, baina zakua haziz ontsa betea duenak ez du ereitearen beldurrik.

Zakua haziz betetzen aritu gara gaur arte. Gure lurrik ez, eta Nafarroako auzoekin partekatutako lurretan zaildu gara. Nork bere lurrik ez badu, haziz bete zakua alferrik dela ohartu gara, ordea. Horregatik da gure lurra harrotu eta zakuan ditugun haziak bertan zabaltzeko tenorea. Lurrak zabalduz ernatuko baitira haziak, haziak ernatuz zabalduko baitira lurrak.
Lapurditik Xiberora, Hendaiatik Eskiulara, bada zer landua, eta gure lurra lantzeko euskara dugu golde. Aspaldi galtzeko puntuan omen den tresnari hats eman nahi diogu, eta gorputz. Berak egiten baikaitu ezberdin, berak bertako, berak munduko.

Bertso-eskolen gisan, funtsean. Begi-belarriak hetsirik eta pentsatzeko astirik gabe bizi den jendartean, garrantzitsua baita gelditu, ingurura begiratu, eta gogoetatzen ikastea. Garrantzitsua, iragana eta geroa uztartzeko, bakotxaren izaera lantzeko.

Bertso eskolei esker bete dugu zakua. Horregatik gatoz haziak erein eta lurrak iraultzera. Urriaren 18an Donibane Garazin, urriaren 25ean Luhuson, azaroaren 2an Urdiñarben, eta azaroaren 15ean Donibane Lohizuneko jai-alaian, emanen dira argira itzaletan landuak. Inarrosten ez dena lurpean gelditzen delako, eta larrazkeneko loreak ere ederrak direlako.

EREITEKO TENOREA
HIZKUNTZAREN TENOREA
BERTSOAREN TENOREA
IPARRALDEKO TXAPELKETAREN TENOREA

Faseak

  • Bertsulari Xapelgoa (1. 2008) Kanporaketak
  • Bertsulari Xapelgoa (1. 2008) Finala
Saioak
2008-10-18 Donibane Garazi Txapelketa
2008-10-25 Luhuso Txapelketa
2008-11-02 Urdiñarbe Txapelketa
2008-11-15 Donibane Lohizune Txapelketa
Sailkapena
1. Amets Arzallus 586 Puntu
2. Sustrai Colina 544,5 Puntu
3. Miren Artetxe 538 Puntu
4. Maddalen Arzallus 525,5 Puntu
5. Barroso-Odei 507,5 Puntu
6. Ekhi Erremundegi 503,5 Puntu
7. Karlos Aizpurua 490 Puntu
8. Xumai Murua 466 Puntu
Txapelduna
Arzallus, Amets
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin