Bilaketa orokorra
Bilaketa berria ileordea": Bertsolaria: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2205
2011-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beti-betiko lagunak zarete. Dena batera egiten duzue, bertsotan, parrandan eta zeinek daki... Gaur, merkealdietara joan zarete, eta hau da egoera: biok topo egin duzue, eta bioi gustatzen zaizuen jertseari tiraka ari zarete, alde banatatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Areto honetan ere ezin da erre. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Olentzero etorri zen, erregeak etorri dira; komunikabideek esaten dute beste zerbait badatorrela, baina oraindik ez da iritsi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete, Aitor aita eta Amets semea. Madrilera bidean zoazte, nahiko isilik, Ametsek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Berak lan egiten duen tabernan argazki batzuk omen daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, Iparraldean bakantzetan gaudela aprobetxaturik, Parisera joatea erabaki duk. Trenetik jaitsi orduko galdu egin haiz, eta ibilian-ibilian, ez dakiala nola, Pigalle izeneko karrika edo auzora, putetxez beteta dagoen horretara, iritsi haiz. Konturatzerako trabesti hau hurbildu zaik, ipurditik heldu eta lizunkeriak erraten hasi zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azterketa bat egin dute ikasleen euskara maila nolakoa den jakiteko, eta emaitza nahiko kaskarrak atera dira. Zuek azterketa horiek zuzentzen ari diren bi irakasle zarete. Sustrai erabat harritzen da azterketa bakoitzarekin, ikusita zer maila dagoen; bestea, berriz, lasai ederrean ari da zuzentzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urkiolako harriari buelta pila ematen ari den pertsona bakarra zarete. Zuek erabaki nola izena duen, zergatik dagoen han, nola hasi den eta nola bukatuko duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen alabarekin ezkonduta dago Amets. Hamabost urte daramatza emazteak koman. Ametsek bizitzen laguntzen dioten bideak eten nahi ditu. Sebastianek eutsi egin nahi dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Maialen eta Amets, bizilagunak zarete eta igogailuan egin duzue topo. Bide erdian igogailua trabatuta geratu da. Puntuka zortziko txikian 8 bertso osatu arte, Maialen hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Guraso gazte bat zaitugu. Etxeko erantzungailu automatikoan mezu bat jaso duzu: "Barkatu baina aspertu naiz etxean bizitzeaz, banoa eta ez nazazue bila". Zure 14 urteko alabaren mezua da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Amets, diru eskasia dela eta, telefono erotiko batean hasi zara lanean. Telefonoa hartu eta zure mutilaren ahotsa ezagutu duzu, Arkaitzena. Hiruna bertso hamarreko txikian Amets hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi honetan, zuen baserrian biok bakarrik bizi izan zarete. Amaia morroiak, edo etxeko mutilak, jakin duzu Amets zure nagusiak herentzia edo ondoriotasuna elizari uzten diola. Hiruna bertso, zortziko handian, Amaia hasita Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Txapelketarik gabe / ezin gara egon,
2. puntua: Lau urteren ondotik / berriz ere hemen,
3. puntua: Inor etorri al da / zu animatzera?
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neba-arreba abeltzainak zarete. Orain arte behien esnea enpresa bati saltzen zenioten. Nerea, Ametsek proposatu dizu lan egiteko modua aldatzea, eta esnekiak zuzenean saltzen hastea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Irribarre konplizea egin diozue elkarri Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa