Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lana: Binaka gaia-emanda Bapatean bilduma: 2009 Bapatean bilduma: 2009Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 56
2009-12-29 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, hamasei urte dituzu eta ez zaude batere gustura zure itxurarekin. Gaur goizean, jaiki zarenean, Maialen amarengana joan zara, eta operatu egin nahi duzula esan diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mezu bat jaso duzu mugikorrean, Aitor. Zer mezu den jakiteko bi aukera dauzkazu: Iñaxiok mezu bat dauka eta nik beste bat; zuk esan zeinena nahi duzun, aukeratu bietako bat (Saroirena aukeratu du). Honela dio: " Zorionak zure finaleko saioagatik. Belodromotik bueltan lau puntu kendu zizkizuna". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-26 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen gazte borrokalaria zara, ausarta; Beñat berriz, pentsalaria, jakintsua Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, Jose Ignacio Munilla zara, Gipuzkoako gotzain izendatu berria. Eta gaur, Iker konfesatzera etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek aspaldian bazuen kapritxo bat: maskota bat izatea, animalia bat; eta azkenean lortu du, Unai da maskota hori. Ez dut uste oso ondo konpontzen direnik, hasieran behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lorezainak zarete eta biribilgune edo errotonda berri batean ipini behar dituzue loreak. Hemen inguruan dago biribilgune hori, garai batean etxe batzuk zeunden lekuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Sustrairi deusik esan gabe gau eskolan eman duzu izena Miren,zure euskara freskatzeko ideiarekin. Sustrai, ordea, zure joan-jinez beldurtzen hasia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-03 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, Maialenek, zuk dakizula, behintzat, ez du sekula bikotekiderik eduki, eta antza denez topatu du; egunotan ez du berari buruz berba eta berba baino egiten. Azkenean, jarri duzue hitzordua Maialenen bikotea ezagutzeko. Ordubete inguru daramazue zain, baina hemen ez da beste inor ageri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-27 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek Irurako elkarte bateko bazkideak zineten, Gazte Alaiak elkartekoak, hain zuzen ere, baina kanporatuak izan zarete, eta ez gazteak ez zaretelako, alaiak ez zaretelako baizik; oso tristeak zarete biok, oso-oso tristeak. Orain zuen tristura azaldu behar duzue bertsotan, nor ote den pertsona tristeagoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsoa: Azpillaga ta Txomin etorri nator zalantza ta guzi nesketan nabil lorerik lore muxu, irri ta igurtzi buruan dauzkat hainbat galdera baina erantzunak gutxi zer det hobea orain ezkondu edo gerorako utzi? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Erika Lagoma, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin hainbat urte pasatu eta gero, ezkontzea erabaki duzue. Ezkontza xumea egitekoak zineten, normal jantzita, gonbidaturik gabe... Etorri zara zu, Sebastian, udaletxe aurrera, zintzo-zintzo ordurako, eta halako batean hor agertu da Erika, Rolls Roycebatean, zuriz jantzita; eta eliza atarian geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizean feria nagusia izan da Elorrion. Etxahun artzainak gazta postua jarri du. Jendeak probatu bai, baina ez du ezer erosten. Miren askotan pasa da gazta probatzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Basektomia egitera joan zarete ospitalera, eta zain zaudete itxarongelan. Atea zabaldu eta hurrengoa nor den galdetu du erizainak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez, ez, ez, ez. Ez, ez eta ez. Ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok prostitutak zarete. Zu, Uxue, zure lau seme-alabei jaten emateko egin zinen prostituta; zu, Xamoa, berriz, hemezortzi urte bete aurretik ekarri zintuzten Errumaniatik, bizimodu hobea aginduta, eta prostituzioan sartu zintuzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete, Aitor aita eta Amets semea. Madrilera bidean zoazte, nahiko isilik, Ametsek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar duelako. Berak lan egiten duen tabernan argazki batzuk omen daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guk bakarren baten ametsa bete nahiko genuke gaur. Badakigu Amaiaren ametsa dela Joxeren magalean bertsotan egitea. Joxe, jar zaitez aulki horretan eserita, eta egin ezazue saiotxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaiak jartzen ari ginela zalantza izan genuen zuek biok ba ote dakizuen saio bat serio egiten. Saio serio bat egiten saiatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-09 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, bizilagun berria duzu: Aitzol. Aitzol, gaur goizean laugarren aldia da Uxue azukre eske datorkizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa