Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Jaialdia Bertsolaria: Mujika, HaritzBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Batek galdetu dit saio aurreko egun hauetako batean: “Aurten kartela flojo, ezta? Bertsolariak ondo, baina Haritz delako horrek bertsotan egiten al din?” . Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzeko etxea prestatzen hasi zarete. Altzairuak eraman, eta sofa sartzea bakarrik falta zaizue. Eskaileretatik ezin, leihotik ere ez... Sartu ezinik zabiltzate. Kalean, sofan eserita zaudete pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Haritz, zu, jaiotzerako Irazu bertsotan ari zen. Beti izan zen zure erreferente, eta amesten zenuen Irazuren antzekoa izatea. Orain elkarrekin aritzen zarete, oso gertu Asteasuko bertso-eskolan, gizonezkoen ahalduntze bertso-eskolan… Ibilbide desberdineko bi bertsolari zarete, eta gaur, non eta Asteasun, oholtza berean bertsokide. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-21 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Irati Alcantarilla, Ibai Amillategi, Xabat Illarregi, Haritz Mujika, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Nahikoa da ama” esaldia behin baino gehiagotan esango zenuten. Zein kontestutan esan duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa