Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Bertsolaritza" Elkarrizketatua: "Itzaina, Mixel" Hedabidea: "Berria [Egunkaria]" Mota: "prentsa" Urtea: "2014" Eskuragarritasuna: Irakurri Lekua: Hendaia Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 79
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zuei batere gustatzen ez zaizuen gai bat jarriko dizuet, esan orduko "Puff!" egingo duzuen gai horietako bat. Hurrengo urtean txapelketa dator, baina hori aipatu gabe egitea nahi dut bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-25 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hendaia beti egon da mugan; ez dakit hitz egokia den, baina Lapurdi eta Gipuzkoaren mugan egon den herri bat izan da, eta da. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zein kasutan, zein egoeratan jarri behar diren mugak. Eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue zein kasutan hautsi behar diren mugak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: June Fernandez kazetariak Argian kaleratutako erreportaje batean, emakume ijitoek erosketak egiterakoan pairatu behar zituzten erasoak salatzen zituen. Tartean testigantza hau: “Hasieratik izan zuten langile bat atzetik, emakume ijitoa nora, langilea hara. Une batean langile batek beste batzuei esan zien buelta bat eman zezatela ea zerbait falta zen ikusteko”. Maddi Ane, harritu zaitu entzun berri duzunak? Arrazistak al gara? (Oinak gai-jartzaileak eman zizkion puntu erdietan kantuan ari zela) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abenduaren 25a, Eguberria ospatzeko asmotan bazkaritan hamar lagun elkartu zarete. Lagun edo, esateko modu bat da: familia. Kontxiren etxean elkartu zarete. Unai, zure arreba da Kontxi. Zu bikoterik ez duen gizona. Julio Markelekin etorri da. Zure beste anaiarekin Unai, eta Kontxiren anaia ere badena. Ekhiñe alaba ekarri du berekin, aurreko bikotekide batena. Kontxik horrez gain, bi biki ere badauzka, Pupu eta Lore. Bederatzi urte. Jose Joakinekin izan ditu, baina ezin da bertan egon lana egin behar zuelako. Baina haren ama bai, hor da Rosario. Eta bederatzi jaten duten lekuan hamarrek ere jaten dutelako, bizilagunari ere etortzeko esan dio Kontxik, Ukrainatik etorritako Aleksei. Ez dakit ardoaren eraginez edo txanpainarengatik den, baina Julio ez da isiltzen bazkaritan. Unaik gutxitan hartzen du hitza, baina ez da oharkabean pasatzen hitza hartzen duenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean. Leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Etxeko balkoian "salgai" txartela zintzilikatzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lore denda bat duzu. Gaur ere herriko ezagun baten hiletetarako lore sorta bat prestatzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamasei urte inguruko nerabeen irakaslea zara. Errieta egin diozu gaur ikasle bati eta hark ukabilez jotzeko keinua egin dizu beste ikasleen aitzinean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zu, Amaia, obra bateko nagusia zara. Unai langilea. Etxe bat eraikitzeko lurra kentzen ari zaretela giza hezurrak aurkitu dituzue. Unaik obra geratu behar luketela esan dizu Amaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte askoren ondoren ikastolan ikaskide izandakoek afari bat antolatu duzue. Jendartean hara eta hona zabiltza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pertsona batekin ligatzen ari zara. Halako batean hura komunera joan da eta aldamenetik papertxo bat pasa dizute. Hau jartzen du: kontuz, polizia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Supermerkatuan erosketa eginda atera zarete oraintxe. Baserritarren manifestazio bat dago atarian, traktore eta behi eta guzti. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorren etxean zaudete biok, ohe jolasean. Zuri, Julio, Aitorrek esan dizu zazpi eta erdietan etorriko direla bere gurasoak. Bostak dira, eta giltza hotsa sumatu duzue atean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
1. Puntua: Disko salmenta ere / beheraka-beheraka
2. Puntua: Eta musikariek / kontzertu asko nahi
3. Puntua: Asko joaten al zara / kontzertuetara?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arrantzan ari zarete itsaso zabalean. Bost itsas miliara arrain banku handia bat dago, baina enbata dator. Zuk, Julio, aurrera egin nahi duzu hala ere. Onintzak ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neba-arrebak zarete, eta zuen ama alarguna ikusi duzue gaur zuen adin bertsuko bati besotik helduta. Zu, Jone, izugarri poztu zara; Amets ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa