Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Aldizkako mota: "Lehiaketa" Entitatea: "Donostiako ikastetxeak" Lekua: "Donostialdea" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Garzia, Joxerra" Urtea: "2009" Pertsona: Lujanbio, Maialen Urtea: 1970 Urtea: 2012Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 7
2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Famatuak dira Canovas hil zenean Txirritak botatako bertsoak. Orain Canovas ez, baina Fraga hil da. Kantatu Fragari bertso bana. Detaile bat ahaztu zait: lehen mikrofonorik gabe kantatzen zen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herriko Udako Unibertsitatean Bertsozale Elkarteak hitzaldi bat eman behar du, eta aste honetan, hitzaldi horren izenburua ikusi dudanean, Maialentzat gai ederra dela pentsatu dut. Hauxe da: Maialen, zerk lotu zintuen eta lotzen zaitu bertsolaritzari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken urteetan gauza asko aldatu dira. Orain urte pila bat baloi bat zeukana nagusi izaten zen, ia ekipoak egiteko eskubidea ere ematen zitzaion, eta baloia urrutira joanda ere, ahalegin handiak egiten ziren baloia ekartzeko. Orain, berriz, edozein ujala izaten denean errioan hogei baloi ikusteko ez da ezer behar. Gauzak aldatu dira nonbait.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa