Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Etxebarria, Joserra" Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2757
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertso bana eskatu behar dizuet, baina sei puntukoa edo goragokoa izan behar du bertso horrek, eta gaia hauxe da: aurtengo Sanferminek zeresan ugari eman dute, era guztietako irudiak, argazkiak, iritziak entzun eta ikusi ditugu. Zuek horietatik zer azpimarratuko zenukete?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Entzule gehienek badakite lagun onak zaretela, eta horregatik joan zarete elkarrekin oporretan, aspaldiko sasoietan moduan. Hiru egun daramatzazue, eta egun hauetan, goizetan izan dituzuen eztabaiden ondoren, erabaki duzue bakoitzak bere aldetik turismoa egitea, eta iluntzean afaltzeko batu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuk, Jesus Mari, perfume-denda batean lan egiten duzu. Unai egunero-egunero etorri, perfume bat probatu eta joan egiten da.
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Zuk, Igor, bi urterako kontratu bat lortu duzu atzerrian. Unaik ez joateko eskatu dizu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi polizia zarete. Prostituzio-sarekada batean parte hartu duzue oraintxe. Polizia-etxera bueltan zoazte auto berean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitatxi-amatxiak zarete. Zu, Beñat, amatxi, zuen biloba ahalik eta hobekien hezten saiatzen zara. Unai aitatxik, berriz, nahi duen guztia egiten uzten dio. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Kiroldegiko dutxan topo egin duzue. Gorputz eta buru xaboiz betea duzuela, ura kendu dute.
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Zure buruari hitza eman zenion azkeneko aldia zango zela. Berriro gertatu da.
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-02 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oporretarako etxeen elkar trukea egitea ohikoa da orain, eta zuek aurten Euskal Herritik ez zaretela aterako eta trukatzea erabaki duzue. Eli Durangora eta Unai Fagollagara (Ereñotzu) joango zarete oporretara. Gaur elkartu zarete xehetasunez hitz egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-16 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi bertsolari zarete, baina baita bi idazle ere. Liburu bana ateratzeko eskatu dizuete. Liburu bereziak. Maialenek Unairi buruzko liburua atera beharko du, eta Unaik Maialenena. Maialen bi aldiz txapeldun, pentsalaria, aitzindaria... Unai idolo bat, Zazpi eskale... Sekretuak dituzte biek, eta elkar miresten duzuen adinako inbidia diozue elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar egingo da Plateruenean azken ekitaldia. Bermuta izango da eta kitto! Itxi egingo da. Agurtzeko hiru bertso bota behar dituzu, bakoitza sentimendu batetik. Zeuk aukeratu nondik kantatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bikotea zirenean, zahartzaroa urrun ikusten zuten. Baina zahartu dira eta supermerkatuan topo egin dute. Elkarren karroak analizatzen ari dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa