Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Igartzabal, Euxebio" Lekua: OñatiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 563
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok drogazaleak zarete. Zuen egoera tamalgarriaz kontzientziatuta, desintoxikazio zentro batera jo duzue sendatzeko asmoz. Gaur gauean, zentroa kokatuta dagoen auzoko biztanleak kalera irten dira zentroa itxi dezaten eskatzera. Kanpoko oihu eta zaratak entzuten dira zuen logelatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok Zumarragan atxilotuak suertatu ziren hiru gazte zarete. Azkenaldian ohitura bihurtu den modura, zuekin ere berdin gertatu da: aste honetan bertan, Garzon epailearen galdeketa erantzun eta gero, libre geratu zarete inongo kargurik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-12 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok guraso palestinarrak zarete. Zuk, Andoni, aitak, uste duzu zuen hamabi urteko semea borroka armaturako prest dagoela. Sebastian ama ez dago hain ziur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit ikusi dituzuen, baina han daude Txillidaren eskultura eta Oteizarena, ia-ia obrak bukatuak, Donostiako badiaren bi ertzetan elkarri begira. Elkarri zer-nolako mezuak pasatzen dizkioten jakin nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bush izango haiz. Hire azkenengo burutapenak ez zakiat inori kontatzen dizkioan, baina gaur guri kontatu behar dizkiguk; zer asmo ote dabilzkian hire buru horretan munduaren martxa hau hire erara eramateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ofizio baino, ariketa honi o-fisio deituko diogu. Amaia, min oso intentsoak zenituelako Aitor Bizkarra fisioarengana joaten zinen. Bi sesiotan gaizki pasa ostean, mina joan baino, mina gorputz atal gehiagotara zabaldu zaizu. Hirugarren sesio batera joan zara gaur; duda asko dituzu hirugarren sesio bat gura ote duzun Aitorrekin, baina konfiatu egin duzu. Etzan zara ohatilan, eta Aitor fisioan lanean hasi den momentuan “Ai!” geratzeko esan diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-27 Oñati Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maddi Ane, gaueko autobus segurtasun zerbitzuko langilea eta Maider, txoferra, zarete. Oraintxe igo da kuadrilla bat autobusera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrillakoak zarete. Agin beti narras jantzita ibili izan da. Baina gaur dotore etorri da, galtza eleganteak eta polo arrosa jantzita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Goitia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txikitatik lagunak zarete. Andoni zortzi urteko mutikoa, eta Aitor zure lagun imajinarioa. Gaur, esan dizu Andonik dagoeneko ez daukala zure beharrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian eta Amets ertzainak zarete, eta Andoni eta Maddalen guardia zibilak. Kontua da leku berera momentu berean iritsi zaretela. Eta denok kontrola ipintzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, ehiztaria zara eta Peñagarikano txakurra ekartzeko egundoko dirutza pagatu duzu. Baina ikusten duzun moduan ez dago lanerako gertu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Andoni, semea, gaur kabalgatan egon da, baina etxera moskeatuta etorri da, pentsatu baitu errege kabalgatan Aitorren antz handia duen norbait ikusi duela. Eta galderak egiten hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gure inguruan horrenbeste ika-mika, gorabehera, ezinikusi eta ezin entzun badago. Errepaso bat emaiozue bakoitzak ikusten duenetik, gure honek irtenbiderik baduen edo nondik ikusten diozuen konponbidea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aiton amonak zarete. X. Sukia amona eta J.M Narbaiza aitona. Seizientos zahar bat duzue etxean. Igande goizean mezetara joan nahian hasi zarete baina ezin duzue arrankatu. Amona hasarre bizian jarri da. Hiruna bertso Xabier hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Esoain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Donostiako trena / zai da geltokian... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-13 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Iruretagoiena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Langile bat zaitugu. Urteko errenta aitorpena egitera joan zara haziendako bulegora, atean honako idatzi hau irakurri duzu. "Guztiok gara hazienda". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Badira urte batzuk zure sexua aldatu zenuela. Une honetan zeure buruari begira zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza: Begirada Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa