Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lizaso, Sebastian" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2514
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-17 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andre-gizonak zarete. Zuen semea ez da itzuli etxera, eskolatik irten eta gero. Gau guztia lo egin barik pasatu duzue. Arratsaldean aurkitu dute, borda batean gaua pasatuta. Umea ondo dago, baina gaua heldu da, ohean sartu zarete, baina ezin duzue lorik egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok gurpildun aulkian zaudeten bi gazte zarete. Gaur parrandara atera zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete. Elkarrekin lan bat egin behar zenuten baina ez duzue garaiz bukatu eta bezero garrantzitsu bat galdu duzue. Nagusiaren errietaren zain zaudete. Amets etsita. Sustrai, aldiz, lasai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri txiki batean erromeria alaitzen ari zareten bi trikitilari zahar zarete. Gaur duzue azken saioa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Gasteizko Legebiltzarrean elkartu zareten bi euli zarete. Burutik burura zabiltzate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Nork esan zuen lana / osasuna dela?
2. puntua: Lantokira joanda / osasuna galdu
3. puntua: Ta zenbat jende bajan / arrazoirik gabe
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bihar da hainbeste borrokatu duzun finalaren eguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, zure bikote lagunak, Fredik, hiru egun daramatza erre gabe. Umore jasan ezina du eta etxean ez da giro. Edozergatik haserretzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzela bateko hormaren bi aldeak zarete. Zu, Maialen, barrura begira dagoena. Zu, Sustrai, kanpora begira dagoena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ustekabean, gaur alabak esan dizue aitona-amona izango zaretela udaberrian; zu, Sustrai, aitona, eta Igor, amona. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
1. Puntua: Hainbeste eurirekin / ez al zara ito?
2. Puntua: Ez da giro onena / errepiderako
3. Puntua: Gustura egoten da / leihotik begira
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxean lapurrak sartu ziren. Geroztik zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
