Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Egilea: "Piedra, Dabi" Egilea: "Piedra, Dabi" Elkarrizketatua: "Elustondo, Nerea" Elkarrizketatua: "Elustondo, Nerea" Elkarrizketatua: "Elustondo, Nerea" Hedabidea: "Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria]" Mota: "prentsa" Mota: Bat-bateko bertsoaldia Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Pertsona: Goikoetxea, JosuBilaketa zehaztu
Emaitzak: 14
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahmed Baraudi izeneko etorkin marokoarrak idatzi du gutun bat prentsan aste honetan. Xenofobiaz kexu da. Oinarrian dio hezkuntza dela guzti honetatik aterako gaituena. Esaera arabiar batekin amaitzen du gutuna: “Ez hitz egin gaizki iluntasunaz, piztu ezazu argi bat” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jolastu liteke? Ez! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kolore ezberdinetako lauki txikiz osatutako kubo bat eman dio Josu Goikoetxeak Sustrairi, Kubrick-en kubo bat, alegia, eta "Horrela hartu genuen mundua" esan dio, kolore bereko laukiak elkarren ondoan jarrita; baina gero dena nahastu du, eta "Horrela utzi dugu mundua" azaldu dio.* Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilgo atentatua gertatu eta berehala irudi gogorrak ikusi genituen telebistaz. Orain gutxi Iraken bost amerikar hil dituzte eta euren gorpuekin jolasean aritu dira. Zer deritzozu horri? Telebistaz horrelako irudiak ikusi behar al ditugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: (Joan zaitez hara bazterrera). Gaur larunbata, herrian zehar pasioan joatea erabaki duzu. Hor zabiltza eta halako batean herriko hilerrira heldu zara. Kuriositatez barrura sartu zara, eta han ikusi dituzu hilobiak, han ikusi dituzu nitxoak, ikusi dituzu lore jarri berriak, ikusi dituzu lore ihartuak, eta izenak, hildakoen izenak, irakurtzen hasi zara. Han datza Joan Antonio Otxotorena, han dago Maria Luisa Garai, Antonio Gomez, Iker Gerrikagoitia, Jose Maria Urrutia, Eulalia Gorostidi, Agurtzane Etxabe... Denak hilda daude, garai desberdinetan eta modu desberdinetan hilda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Laurogeita hamar urteko agure zaharra zara. Ohean zaude gaixorik eta leihotik entzuten duzu jaien zarata, gazteak zarataka, gustora... eta hor hasi zara zure azken egunotan edo urteotan atzera begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jende asko daukagu aurrean, iritzi desberdineko jendea, kamarak ditugu aurrean eta kamara horren atzean jende gehiago iritzi desberdinekin. Bertso Eguna da, egun handia bertsoarentzat; beharbada, ez da egun aproposa presoez hitz egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-28 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartolo Iturriaga hazi egin da, nerabezarora heldu da eta sexurako grina piztu egin zaio, eta kanpaia jotzen harrapatu du Egaña apaizak. Belarritik heldu eta kosfesionariora eraman du, konfesioa egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 8719600510 Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa