Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Elkarrizketatua: "Lizaso, Sebastian" Lekua: TolosaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 844
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen gurasoen zilarrezko ezteietan oparitzeko bideo bat prestatzen ari zarete familiako irudiekin. Umetan hil zen zuen anaiaren irudiak sartu egin nahi dituzu zuk, Sustrai. Ainhoak, berriz, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Luis Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Angel Larrañaga, suhiltzaile edo bonberoa zaitugu. Sutan dagoen etxearen barrutik irten nahi ez duela aurkitzen da Otamendi agure zaharra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Sarasua, gas kamaren hiltzera kondenatua zaude. Zu Andoni, zaitugu ekintza hori bete behar duen funtzionaria. Akusatua hasi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asko maite duzun zakur zaharra duzu zuk, Mikel, etxean. Murua duzu zakur hori. Akabatzen ez zara ausartzen eta Aralar mendira eraman duzu, han libre utzi eta etxera etorri zera. Zakurra ordea, zeu orduko duzu etxean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Biok, Karnabaletan, emakume jantzirik zabiltzate, Tolosako kaleetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Lizaso, lege gizona da eta besteak arazoak dituztenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andolin Eguzkitza hil berri zaigu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kotxe istripu larria izan ondoren, odol husten ari zara. Berehala behar duzu odola. Ondoan duzun laguna odola emateko prest dago, baina badakizu HIESa duela. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok iazko inauterietan Koronabirusez mozorrotu zineten. Atzeko pantailan zuen argazkia. Tolosan sekulako oihartzuna izan zenuten eta Tolosako Udalak mozorro pnenaren eta orijinalaren saria eman zizuen. Aurten inauteriak ez dira ospatuko eta zuk, Sustrai, sekulako atsekabea daukazu, besterik ezean kuadrillakoak mozorrotu eta argazki bat atera beharko duzuela pentsatzen duzu. Zu, Andoni, beldurrez zaude eta broma gutxi zurekin. Etxetik ia atera ere egin gabe daramatzazu hilabeteak, eta ez duzu inauteri eta lagun talde eta juntadizoekin ezer jakin nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bideo bat jarri zieten pantailan. 1982ko Zarauzko bertso saioa, non Andoni Egaña eta Beñat Iguaranen aita, Inaxio Iguaran, elkarrekin kantari agertzen diren Lizardi Sarian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Tolosako saioa bukatu eta parrandan jarraitu duzu. Bertsokideak joan dira. Ordu txikitan tabernan zaudela, emakume batengana hurbiltzen ari zara, eta “Zer, semearen bila?” galdetu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Batek galdetu dit saio aurreko egun hauetako batean: “Aurten kartela flojo, ezta? Bertsolariak ondo, baina Haritz delako horrek bertsotan egiten al din?” . Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzeko etxea prestatzen hasi zarete. Altzairuak eraman, eta sofa sartzea bakarrik falta zaizue. Eskaileretatik ezin, leihotik ere ez... Sartu ezinik zabiltzate. Kalean, sofan eserita zaudete pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa