Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Aek. Bilboko Matxintxu Euskaltegia" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2601
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txominek mendiko erromeriak ezagutu zituen ondo; garai hartan ondo ibilitakoa da. Anjel Marik, berriz, beheko erromeriak, dantzaleku eta pub eta horrelakoak ezagutu ditu. Zeinek egin ote du neskatan gehiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue, Bergaran famatuak dira amodiozko gutunak eta horrelako kontu horiek, eta hauek biak neska berak jaso dituen bi gutun izango dira. Bata betiko amodiozko gutuna izango da, eta, bestea, e-maila edo korreo elektroniko bidez jaso duen amodiozko aitorpena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badira hilabete pare bat edo Anjel Mari ezkondu zitzaigula. Hara hemen pare bat mikrofono: Batean Anjel Mari izango haiz, ezkon aurreko mutil gazte hura; ta bestean, berriz, Peñagarikano ezkonberria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Doinu eta letra ezaguna dugu "Donostiako hiru damatxo" bertsoen doinua. Zuk bertsoak kantatu behar dituzu doinu horretan eta guk azken puntua kantatuko dugu, baina aldatuta. Azken puntu hori izango da zuretzat gaia. Honela dio orain puntuak: "Eta kriskitin, kraskitin arrosa krabelin, ezkonberritan zer moduz?" Nahi aina bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña liburu-saltzailea izango da. Ez dauka zerikusi zuzenik etxepekoekin, baina hor tartean sartu dugu. Peña, zergatik uste duzu zuri liburu-saltzaile papela tokatu zaizula? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-04 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakin diat hirekin batera hainbat abentura izan duen Opel Cadett-a saltzera hoala. Egiok agurra... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: S.Lizaso dugu Sunbillako sokatirako entrenadorea, aurten kriston markak egin behar zituela eta iragarki batean jarri zuen ekipoa indartzeko zagero bat edo atzelari on bat behar zuela. Hauek biak aurkeztu zaizkio. Berak aukeratuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen daude Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldunak. Txapelketaren ondoren izan dira esamesak, era guztietakoak. Eta probintzietako txapeldunek zer diote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zarautzen bizi diren ilustreen zerrenda begiratzen hasi naiz eta konturatu naiz gehienak kanpotarrak direla. Eta jakin dudanez Zarauzko udala seme kuttun nor izendatuko hiru hauen artean zalantzan omen dabil, eta horretarako jakin nahi luke zeinek egin duen gehiago Zarautzen alde. Hauetako nork famatu duen gehien Zarautz kanpo aldean: Argiñanok (Peñagarikano), Toshack-ek (J.Enbeita) edo Joseba Arregik (Sorozabal). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano politikaria, Peñagarikano kirolaria eta Euzkitze langilea. Hirurak bakoitza bere ofizioan jarri ditugu pare-parean. Zein da zuek daukazuen errekorrik haundiena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-08-15 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Peña, rokero ospetsua zara eta zu Sarasua, rokero hau ikusi orduko garrasika hasten den neska gaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bestela ondo konpontzen den bikotea zarete baina Athleticek galtzen duenean insoportable, erre-erre eginda jartzen da Peña. Gaur igande iluntzea da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-16 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier, Xabier Zeberio bertsolaria zara. Joxe Agirre berriz, zure ahoko goiko hortz postizoak dira eta Peñagarikano beheko hortz naturalak. Nola konpontzen zarete hiruron artean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iparragirre eta Xenpelar zarete. Zer duzue elkarri esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñagarikano Tomas Ugartemendia eskultorea da eta Mendizabal Lazkao-Txikiren irudia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-11 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzean dauden lau ateetara iritsi zarete zuek Santa Eskean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Juan Mari Lopez, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erregalia, zer eta nori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, ijito zaharra haiz hi, eta Igor, ijito gaztea. Biok familiakoak. Erreka ondoan hala-moduzko txabola bat zeneukaten eta hantxe nola-hala bizi zineten. Oraintxe etorri dira autoritateak edo, bere eskabadora eta guzti kanpora bidaltzeko. Ijito zaharrak makina bat aldiz bizi izandako kontua eta ijito gazteak lehenengo aldiz, eta kezkatuta negarrez hago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
