Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Eusko Jaurlaritza" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2600
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-20 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer da neska gazteekin feelinga sortzen zuen Peña soltero hartaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hainbeste urte daramatzate elkarrekin bertsotan, matrimonio kutsua ere hartzen diot nik bikote honi. Seguru ikusten dizkiozuela elkarri maniak eta xelebrekeriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2001, irailak 11, asteartea. Gogoratzen al zarete egun hartan albistea jaso zenutenean, non zeundeten, norekin...? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken batean, lehen mundu deitzen dugun honetan, ez al zaik iruditzen malkorik gabeko negar asko dagoela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txominek mendiko erromeriak ezagutu zituen ondo; garai hartan ondo ibilitakoa da. Anjel Marik, berriz, beheko erromeriak, dantzaleku eta pub eta horrelakoak ezagutu ditu. Zeinek egin ote du neskatan gehiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun Peña eta Oihane ezkondu egin zinetela. Orain badaramatzazue urte batzuk ezkonduta eta egiguzue zuen matrimonioaren historia birtuala, bakoitzak bere ikuspegitik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-02-09 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer utziko huke Noeren arkan sartu gabe? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zertan igerri diozue aurtengo udaberriari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolari bat baina bi lan eman behar dizkiogu Peñari: Larunbat gaueko Peña eta astelehen goizeko Peñaren arteko eztabaida edo elkarrizketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jendeak bazeukak Landetan hirekin halako kezka bat. Hemen jendeak Peñagarikano ezagutzen dik bertsolari bezela, baina jakin nahi duena dek: Nolakoa da Anjel Mari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-09-26 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakik munduaren gailurrera iritsi direla bi euskaldun. Haietako bat mikro hauetatik inoiz edo beste kantatu duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela urte batzuk hemen Alkizako jaietan ezagutu zuen neska batek nahiko logaltze ekarri zion ondorengo egunetan Peñari. Geroztik neska hori non ikusiko ibili da batean eta bestean, baina ez omen du ikusi. Ez dakigu gaur hemen neska horri dei egingo dion edo zer. Hori da Peñaren arazoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Esaldi bat bota eta nahi duenak bertsoa kantatu dezala. Peñagarikanok "Haizea buruan eta ibili munduan" esaerari erantzun dio eta Egañak aldiz, "Urte askoan, txapela kaskoan" esaerari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-03-15 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herriko agintarien aginduz zuentzako gaia hauxe da eta ez edozelakua: Bizkaiko txapelduna eta Gipuzkoako txapelduna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-19 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Martin Rezabal "Olaso"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Olaso oso pozik eta alai bizi da. Bizitza honi dena alderdi ona ikusten dio eta, aldiz, Irazuk, hain gaztea izanik bizitzari alderdi txarrak ikusten dizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-23 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskutan daukat "Bertsolaria" aldizkariko azken alea eta hemen agertzen da Peña Uliako sorginarekin, Maritxurekin. Gauza asko esaten omen zizkion. Nik parrafo bat irakurriko dizuet: ".... azkenik norbait atera behar eta Andoni Egañaren argazkia jartzen du mahai gainean, ea delako azeri hori bera ote den jakiteko. Bai, hau izan daiteke. Azeria baldin bada laister aterako da. O! Hobeto dezu kontuz ibiltzea. Zu baino gehiago dela uste du. Askoz gehiago dela du. Denek esan diote garaipena lortuko duela, oso ondo doala eta gainera balioko du. Nik ez det ezetzik esango, baina zu ez zaitu zapalduko. Zuk ez diozu utziko. Ez diozu utzi behar. Atera zuk hemendik hiru karta. Hiru karta. Ai, ene! Ze burruka duen mutil honek bere buruan! Erreta dago. Erabat erreta. Zentroa, burruka eta frakasoa adierazten dute, eta gogorrena frakasoa izan da. Erabat konbentzituta zegoen lehena zela eta onena. Bere baitan erabat konbentzituta zegoen irabaziko zuela eta muturreko haundi bat hartu du. Baina ez du hain errez etsiko. Honek gerra haundia emango dizu". Zer esan nahi du horrek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
