Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Oiartzungo Bertso-Eskola" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Ezeiza, Eneko" Pertsona: Karrika, Aimar Urtea: 1970Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 13
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Kerman Diaz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Haira, beti pozik egoten den pertsona horietako bat zara, edalontzia erdi beteta ikusten duzu beti, biziari irri egiten diozu. Zu, aldiz, Kerman, basoa erdi hutsik ikusteaz gain, negatiboa zara beti. Bikotea zarete, eta zuen alabak berriro ere platera hautsi du afarian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Unai, supermerkatu haundi bateko gozoen apalategia edo erraia zaitugu. Eta zu Oihana dieta baten erdian dagoen bezeroa. Tentaldiari eustea kostatzen zaion pertsona horietakoa. Eta atea zeharkatzen duzun aldi oro “Oihana!”. Hor duzu Unai, gozoen erraia deika. Dieta baten erdian gainera, beraz, inoiz baino ozenago entzuten duzu “Oihana!”. Edozein modutara zu konbentzitzen saiatuko da. Baina zure estrategia garatua duzu tentaldi horri ihes egiteko ere, “Oihana!” ja bafleetatik aditzen duzu iPhonean ipodak jarri eta musika aditzen duzun bitartean erosketak egiten ari zara baina...“Oihana!” Eta kaskoak bateriarik gabe dituzu! Nork irabaziko du supermerkatuan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarkako gai bat emango dizut, baina gai beraren aurrean hiru bakarkako egitea eskatuko dizut; hiru bakarkakoen lehen bertsoa bakarrik kantatuko duzu. Hauxe da gaia: Leku horretan sartzen zaren aldiro orduko bizipen hura heldu zaizu gogora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: June Fernandez kazetariak Argian kaleratutako erreportaje batean, emakume ijitoek erosketak egiterakoan pairatu behar zituzten erasoak salatzen zituen. Tartean testigantza hau: “Hasieratik izan zuten langile bat atzetik, emakume ijitoa nora, langilea hara. Une batean langile batek beste batzuei esan zien buelta bat eman zezatela ea zerbait falta zen ikusteko”. Maddi Ane, harritu zaitu entzun berri duzunak? Arrazistak al gara? (Oinak gai-jartzaileak eman zizkion puntu erdietan kantuan ari zela) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Abenduaren 25a, Eguberria ospatzeko asmotan bazkaritan hamar lagun elkartu zarete. Lagun edo, esateko modu bat da: familia. Kontxiren etxean elkartu zarete. Unai, zure arreba da Kontxi. Zu bikoterik ez duen gizona. Julio Markelekin etorri da. Zure beste anaiarekin Unai, eta Kontxiren anaia ere badena. Ekhiñe alaba ekarri du berekin, aurreko bikotekide batena. Kontxik horrez gain, bi biki ere badauzka, Pupu eta Lore. Bederatzi urte. Jose Joakinekin izan ditu, baina ezin da bertan egon lana egin behar zuelako. Baina haren ama bai, hor da Rosario. Eta bederatzi jaten duten lekuan hamarrek ere jaten dutelako, bizilagunari ere etortzeko esan dio Kontxik, Ukrainatik etorritako Aleksei. Ez dakit ardoaren eraginez edo txanpainarengatik den, baina Julio ez da isiltzen bazkaritan. Unaik gutxitan hartzen du hitza, baina ez da oharkabean pasatzen hitza hartzen duenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Izebaren zaintza zuek biak eta hirugarren emakume baten artean eramaten duzue. Zuek greba egin nahi duzue Martxoaren 8an, baina hirugarren zaintzaileak ere bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ederki jakingo duzue aurten txirrindularien Frantziako Tourra Senperen izango dela, eta zuek horretarako prestatzen ari zarete. Unai entrenatzailea izango da; Maddalen, medikua; Andoni, taldeko liderra; Maialen, behetik gora datorren txirrindulari gaztea, eta, Amets, telebistan ateratzeagatik edozer egingo lukeen zalea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen sorterrian, Durangon eta Auritzen, bioi kale bana eskaini dizuete eta zuen izena darama. Hasieran umil hartu zenuten erabakia, gero harrotu egin zineten eta orain fanfarroitik gora jarri zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-23 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñean dauden hiru eskultura edo oroitarri zarete: Saioa, Carlos III.ean zauden entzierroa irudikatzen duena; Irati, zezenplaza inguruan dagoen Hemingwayen omenezkoa; eta, zu, Aimar, Orreaga kalean dagoen Germanen oroitarria. Gauean, jendea erretiratzen denean hitz egiteko aukera izaten duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertso bana eguzkiari
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aimar, arropa denda bat duzu. Beñat zure dendara etorri den bakoitzean, arropa andana probatu eta deus erosi gabe atera da. Oraintxe dator berriro. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa