Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Formatua: "Audio - numerique" Pertsona: Murua, IñakiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1628
1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beste hizkuntza batzuen aldean berandu, 1945ean, argitaratu zen euskarazko lehen liburua. Geroago, 1643.urtean, Axularren Gero liburua argitaratu zen eta bertan, Sarako erretoreak kontatzen du zein txarra den lanak gerorako uztea, ez omen da zilegi. Zuek biok garai hartako bi gizon zarete, liburua irakurri berri duzue eta Iñaki ados dago liburu horrek dioenarekin, "ezin dira gauzak gerorako utzi". Xebastianek, berriz, patxadaz hartzen ditu lanak, eta jakina, ez dator bat liburuan irakurri duenarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espainian bi milioi langabetu daude eta laurehun mila haur inguruk egiten omen dute lan. Iñaki langabe horietako ba da, eta Jokin, berriz, haur langile horietako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, zu Olentzero zara. Ez dakit nik zergatik, iazkoa jendearentzat lan egiten zenuen azkenengo aldia izango zela egin zenuen zin. Gaur, hor zaude zure bordatxoan, arrautzatxoak jan dituzu, kapoia daukazu zain, eta halako batean hotsa sentitu duzu. Eta baten bat ate joka hasi da. Hemen daukazu abendua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Honela dio abesti zahar batek: "Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost zazpi?" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki zuhurra da, eta sentimentuei eutsiz hotz jokatu behar dela deritzo. Jokinek, berriz, zirt edo zart egin behar dela deritzo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona hemen, zuen aurrean, egia eta gezurra. Andoni egia, eta Iñaki gezurra. Batzutan elkarri egundoko amorrua diozuela eta elkar gorrotatzen duzuela dirudi. Eta bestetan oso lagun zaretela. Elkarrekin oheratzen zaretela ere egingo genuke apustu. Argi ezazue zuen harremana mesedez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek ere edadeko pertsonen paperean jarriko ditut, baina gozo jarduteko eskatuko diet. Aspaldi, orain dela berrogeita hamar urte inguru, Andonik, mutil gaztea orduan, maitasun gutunak bidaltzen zizkion Iñaki neska pinpirinari. Baina Iñakik beste mutil bat maite zuen, eta berarekin ezkondu zen. Berrogeita hamar urte igaro dira, Iñaki alargundu egin da, gizona hil zaio, eta hiletetan, gorpua oraindino fresko-fresko zegoela, han agertu zaio Andoni bere maitasuna oraindino bere borborka, sutan, dagoela esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-21 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer egiten zenuten haurtzaroan, nola jolasten zineten? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Foruen monumentua duzue hori. Bertan inskripzio hau dago idatzia: "Gu gaurko euskaldunok gure aitasoen illezkorren oroipenean bildu gera emen gure legea gorde nai degula erakusteko." Maialen da Iruñeko monumentua. Murua da Iruñeko kaleetan doana, eta inskripzio hori irakurri duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi Murua lehen artzain hintzen, orain ertzain. Artzaintzatik ezin bizi, eta hirira alde egin huen denak han utzita. Trafikoa zuzentzen jarri haute; trafiko handia dagoen momentuan han hago trafikoa zuzentzen, eta mendian utzitako hire artzain-txakurra etorri zaik eta botak miazkatzen hasi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-19 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ibon Karrera, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Ibon, gazte bat zara, zure neska lagun bat ligatu nahian goxo-goxo zaudena. Xabier ondoan zain dago eta "bota bertsoa!" oihu egin dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Monja bat haiz. Gaur hondartzan, gonak altxaturik belaunetaraino sartu eta hankak bustitzen habilela, Jainkoaren deia entzun duk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-10 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, orain arteko zure andregaiak, Estitxuk, gaur esan dizu neska batekin doala bizitzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi heu lanbidez irakaslea haiz eta gaztetxo hintzela lana izango huela eta aitak estudiatzeko esaten zian. Zer esan behar diok orain heure semeari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Demagun Iturriaga modistoa dela eta kolekzio berria prestatu duela. Kolekzio hori pasarelan aurkezteko modelo baten bila dabil eta atzeko bost horiek aurkeztu zaizkio. Beraz, Unaik gustuko modeloa nor duen esan beharko du eta gainerakoek erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñaki, idazlea zara eta Andoni Egaña pertsonaia famatuaren memoriak idazteko asmotan zabiltza. Lehendik ere ezagutzen duzu baina, informazio gehiago behar eta beregana jo duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian zoologikoan kaiolan dagoen gorila da eta Andoni hango langile bat. Kontatu zer gorabehera dituzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-10 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Aitorren hizkuntz zaharra / nahi degu zabaldu; Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-10 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Hauteskundeak gertu / hau da zalaparta Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-10 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Ama aspertuko zaik / halako batean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa