Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Araba" Pertsona: Mendiluze, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2693
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hamar urte ezagutu zenuten elkar, Hondarribiko jaietan, eta gaua goxo-goxo pasatu zenuten. Geroztik ez duzue elkarren berririk izan, harik eta kasualitatez, gaur, Hondarribiko jaietan, berriz topo egin arte. Elkar ikusi eta elkar ezagutu duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor aita eta Sustrai seme txikia. Gabonetan, Sustraik opariak espero ditu, baina ez du zuhaitz azpian oparirik aurkitu. Honela galdetu dio aitari: "Gaizki portatu al naiz ba?" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gernika, pakearen herria. Hirurogeita hamar urte. Oroitzapenak. Ospakizuna. Merezi du gogoratzea? Ospatzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, Egaña, Oihana, Lujanbio eta Xabier Mendiluze zarete. Atzekoen semeak zarete. Udalekuetan begiraleak "nor da bertsolari onena?" galdetu duenean bakoitzak bere gurasoa aipatzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-15 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur etxera iritsi zarenean hor ikusi dituzu zure bikotekidea eta semeak mailua eskuan, iltze bat paretan sartzen. "Zertan ari zarete" galdetu diezunean, "Abenduan ekarriko duzun txapelarentzat da" erantzun dizu semeak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, Ataungo emakume gazte bat zara. Duela gutxi hiesaren frogak egin zenituen. Gaur ematen dizute emaitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor amama, Aitor iloba. Amamak ez du etxean inoiz gerrari buruzko konturik aipatu. Durangon, datorren astean, Durango 1936 Elkarteak antolatuta omenaldia egingo dieten gerran faxistek hil eta zauritu zituztenei. Eta orain, amamak egunero eskatzen dizu, mesedez, hara eramateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen kezkak pertsonalak dira, berekikoak. Aitorrenak, berriz, bestelakoak dira, bere buruaz gaindikoak. Esaten da adinarekin gertatzen dela prozesu hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihal zati bi zarete, Bilboko Udaletxean- gaur konturatu naiz Mendexako Udaletxean ere badaudela baina-, altuera berean zaudetenak. Mendiluze ikurrina eta Arzallus Espainiako bandera. Zer duzue elkarri esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-06 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Memoria eginez, gogoratuko gara Txapelketa Nagusiaren finalean, BECen, ia hamalau mila entzule izan zirela. Gipuzkoako finalean, Illunben, ia bederatzi mila. Atzo jokatu zen Arabako finala, eta sekula baino jende gehiago izan zen: ia seiehun lagun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Erika Lagoma, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Xabi Paya, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bederatzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Hemen duzue Paya sarjentua, ez dakit zenbat domina eta kondekorazio dituen sarjentua. Gaur egunean edozer bihurtzen duzu delitu, eta atzekoek ere egin dute delituren bat. Zuek badaukazue defenditzeko aukera. Hemen behintzat bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zu, umezurtza zinen. Kontua da bizitza ez zaizula batere txarto joan. Egia esan, gaur, aberatsa zara, oso aberatsa, lar aberatsa. Gaur, zure zerbitzari Sebastianek gizon hau ekarri dizu bulegora; zure anaia bikotxa dela dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor Mitch hurakana izanen da eta Anjel Mari, berriz, bizirik baina miseria gorrienean, guztiz gabetua, gelditu den erdialdeko Amerikako biztanlea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-16 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Batzuek, neu tartean, "amor propio" deitzen ziotek masturbazioari. Hik zer deritzok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-06 Gaztelu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Apaizek banatzen dituzten ostiei kaduzitate eguna jartzekotan-edo omen dira. Mendiluze apaiza izango da, Irazu ostia kadukatua eta Maialen kontsumitzaile elkartekoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arotza haiz, baina herrian inork ez hau hire izenez ezagutzen; egun batean hanka moztu ziaten eta ordutik denek "patapalo" ezizenez ezagutzen hau. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa