Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Arroa Behea" Lekua: TolosaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 854
2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andolin Eguzkitza hil berri zaigu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kotxe istripu larria izan ondoren, odol husten ari zara. Berehala behar duzu odola. Ondoan duzun laguna odola emateko prest dago, baina badakizu HIESa duela. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Biok, Karnabaletan, emakume jantzirik zabiltzate, Tolosako kaleetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurreko batean, telebistan, Bi Errepidean programan, saharar emakume bat ikusi genuen hizketan gizonezkoen futbol talde bat entrenatzen, eta galdera bati hala erantzun zion: "Hemen gizon-emakumeak parekoak gara. Niri ez zait batere kostatzen gizonezkoei aginduak ematea". Gizonezko askok han denbora asko igarotzen dute kanpoan, eta emakumeak dira kanpamentuak eta eguneroko bizitza aurrera ateratzen dutenak. Ia dena emakumeak egiten du han. Uxue, Saharako emakume baten etorkizunak zer doinu, zer usai, zer kolore duela iruditzen zaizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gertutik ezagutu zenituen GALen zipriztinak, lagun bat hil baitzizuten. Irratian entzun duzu Espainiko Gobernuak esan duela GALen auzia berehala ahaztu behar dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, burua galtzeraino maitemindua zaude. Txominek maitasun kontuak ez ditu kontuan hartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Txuria, medikua zaitugu eta zu, Txomin, bere gaixoa. Txomin, mila aldiz aztertu zaitu eta mila galdera egin dizkizu medikuak. Azkenean, esan dizu zure lanerako adikzioa dela zure gaixotasuna, lana gehiegi gustatzen zaizula alegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Garmendia "Txuria", Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Ametsa. Jonek alde kantatuko du, Jokinek kontra eta erdibidean Aitor geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zortziko txikian kantatzeko hau duzue gaia: Zu, Aitor, bertsolaria zara eta Jexux Mari, argitaletxe bateko zuzendaria. Durangoko azoka dela eta Aitor, zure biografia idazteko konpromezua hartu zenuen eta baita bete ere. Jexux Marik ordea, ez du zure lana argitaratu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jokin, amona; eta, zu, Txomin, iloba ekologista izango zarete. Jokin amonak enpeinu guztiz hazitako kapoia eraman du azeriak. Orain amonak eskatu dizu zepoa jar dezazun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jon Garmendia "Txuria"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, ezkontzera zoaz. Amaia, zure izeba mojak, logela eder bat oparitu dizu, bi oheko logela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-14 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hik Sebastian, urte erdi bat egin duk espazioan eta itzultzeko garaia iritsi denean, espaziontzia hondatu zaik. Eginahalak egiten ari haiz lurrekoekin komunikatzeko eta halako batean hire seinalea Loidisaletxeren telefonoan sartu duk. Oraintxe hartu dik telefonoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-11 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzean dauden lau ateetara iritsi zarete zuek Santa Eskean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Legarreta "Arano"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: denbora Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Sarasua, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Telleria agure zaharra zaitugu eta siestan zaudela Sarasua euliak ez dizu lorik egiten uzten. Hasi Telleria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 80 urteko emakumeak zarete. Zuri, Jon Maia, ilusiorik handiena arropa berriak erosteak egiten dizu. Jon Martinek berriz, hori dirua alferrik botatzea dela pentsatzen du. Jon Maia hasita, hiruna bertso zortziko nagusian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
