Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Azpeitia" Pertsona: Alkaiza, SaioaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 480
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen ikusten duzuen obra hau, Mari Puri Herreroren Sobresalto a los campistas da. Euskal Herriko bilduma publiko guztietan lanak dituen arren eta izen ezaguneko artista izanda ere, aurten ospatzen da Mari Puri Herrerok museo batean egindako azken banakako erakusketaren hogeita hamabosgarren urtemuga. Hain zuzen ere, 1986an egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan. Euskal artearen berrikuspen historikoa behar dela aldarrikatzen da. Birpentsatu egin behar dira museoetako erakusketak. Programazioa berrikusi egin behar da. Zergatik ez egin Txillidaren ordez Mari Puri Herreroren obrak erakutsiko dituen erakusketa bat? Zu amarekin etorri zara gaurko erakusketa ikustera. Zure ama etxean gogoratzen duzu umetatik margotzen. Beti arteaz interesatuta eta denbora tarte bat zuen bakoitzean, pintzelarekin hara eta hona ideiak hartuz, margotuz. Eta berak izan zuen erakusketaren berri eta esan zizun “Saioa joango gara? Lagunduko didazu? Ikusiko dugu?” Eta sartu zarete erakusketan eta badaramazue 40 minutu. Zu pixka bat nekatu zara eta eseri zara ertz batean eta zure amak obraz obra, ertzez ertz, testuz testu, jarraitzen du erakusketa ikusten. Eta hortxe zaude zu apur bat nekatuta, ertz batean eserita, zure amari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa eta Joanes bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-17 Online Jaialdia (Nafarroako euskal irratiak) [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi, Josu Sanjurjo, Julio Soto, Xabier Terreros Gartzia "Terre", Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola bizi duzue konfinamendua? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-10 Online Berezia [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Saioa Alkaiza, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ander Elortegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolaritzan txapeldunaren figura da ziurrenik esanguratsuena. Baina txapelak era askotakoak izan daitezke, eta askotan azpian daramana nolakoa den ere adierazten dute. Beraz, gaurko agurretan nolakoak zareten esan beharko diguzue: horretarako banan-banan etorri eta txapel bat aukeratuko duzue lehendabizi: jantzi buruan, eta hasi kantuan! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maila eta giro ona bermatuta gaur gaueko Erniarraitz Sariketaren finalerako
[Prentsa]2014-02-14. Urola Kostako Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Iturriotzentzat izan da Erniarraitz bertso txapelketako sari nagusia
[Prentsa]2014-02-19. Goierriko Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Berdintasunak bertsolarien bultzada jaso zuen Donostian
[Prentsa]2014-01-26. Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertso Egun feminista // Errima gutxiko Bertso Eguna
[Prentsa]2014-01-26. Diario Vasco [Egunkaria] Fitxa ikusi
Rosi Lazkano oriotarrarentzat, atzokoa lehen plaza handia
[Prentsa]2014-01-26. Diario Vasco [Egunkaria] Fitxa ikusi
Mozorroak erantziz, berdintasunean bertsoari azala eta mamia emanaz
[Prentsa]2014-01-26. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Nafarroako Bardoek eta Arabako Kuadrillek ez dute umorerik falta
[Prentsa]2014-02-11. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Saioa Alkaiza: "Bertsotan aritzea orekarien sokan ibiltzea bezala da"
[Prentsa]2014-11-28. Nafarroako Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Ixiar Eizagirre: "Eraldaketan jarri nahi dugu mira, eta ez gaizki egindakoen salaketan"
[Prentsa]2014-11-30. Berria [Egunkaria] Fitxa ikusi