Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Azkune, Laxaro Lekua: "Baigorri-Ortzaize"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1210
2001-04-07 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue, Bergaran famatuak dira amodiozko gutunak eta horrelako kontu horiek, eta hauek biak neska berak jaso dituen bi gutun izango dira. Bata betiko amodiozko gutuna izango da, eta, bestea, e-maila edo korreo elektroniko bidez jaso duen amodiozko aitorpena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte honetako bi egun garrantzitsu, oso ospetsuak izan direnak, aipatuko dizkizuet: bata, maiatzaren hamahirua, bestea, irailaren hamaika. Biak zein baino zein esanguratsuago. Baina jakin nahi genukeena da zeinek izan ote duen eragin handiago, hauteskundeetako emaitzek, alegia, maiatzaren hamahirukoak, ala dorre bikien suntsiketak, irailaren hamaikakoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beste aldaketa bat ere badatorkigu ba: badoa Pezeta eta badator Euroa. Joxek zalantza asko ditu ze-nola konpondu behar ote duen, ta aurrezki kutxako enpleatuarengana joan da galdetzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek ere, entzule guztiek bezalaxe, ikusi duzue, hor atzean Bai Euskal Herriari jartzen duela, baina nik nahi nuke zuek esaldi hori edukiz betetzea: nolako Euskal Herria nahi dugu edo nahi duzue? -kasu honetan zuek kantatu behar duzuenez-; zer daukagu ezinbesteko Euskal Herri horretan eta zer daukagu eginkizun? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-01-28 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian psikiatrarengana bisitan etorri da Andoni, gauean oso amets arraroak egiten dituela eta. Amets arraro horiek kontatzen hasi beharko du lehenengo ametsa egin duenak, gero emango dio honek sententzia edo zergatia edo... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-17 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian dugun pentsalari handi batek, Joxe Azurmendik, bere liburu batean dio euskaldunok artxipielago bat omen garela, eta justu banatzen gaituen hori omen da elkar lotzeko ere dugun lokailua: itsasoa. Nik zuei galdetzen dizuet, ea euskaldunon artean zer den bai berezi eta bai lotzen gaituena ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gipuzkoako herri arteko txapelketan elkarren kontra aritzekoak dira hauek, Zarautz Jai Txiki eta Azpeitia Oñatz taldeetan. Baina justu txapelketa honetan, fase honetan behintzat, ez zuten elkarren kontra aritu nahi; elkarri beldur pixka bat badiote, ez dakigu zergatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Amodioa edo maitemina edozein adinetan lora daitekeela esaten da. Zer berezitasun ditu haurtzaroan, gaztaroan, helduaroan eta zahartzaroan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amona eta iloba bizi zarete etxean eta amona hasi da ilobaren prakak garbitzeko poltsikoak husten, eta halako zorrotxo berezi bat aurkitu du barruan, nonbait ilobari kentzea ahaztu, eta hor hasi zaio amona galdezka zer den hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Clinton bakarrik ez da bere maitale izandakoekin arazoak dituena. Hauek hirurak Andoni Egañaren maitale izandakoak dira eta elkartzea pentsatu dute, baina ez dakigu zertarako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirreren baserrira azaldu da Peña, saltzailea. Ez zuen uste Joxe aterako zitzaionik atera, baina Joxe atera zaio. Produktu afrodisiakoak saltzen hasi zaigu orain, eta ez dakit zergatik joan izango den Orandara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-09 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue bihar Retegi eta Arretxe neurtuko direla eta bi hauek, afal garaian apustu gogor bat egin dute. Agirrek Arretxeren alde, eta Lazkanok Retegiren alde. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-29 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehengo batean Agirrek, Sebastian zaldi gainean bere etxe parean ikusi omen zuen, Orandan gora pasatzen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin dezagun hi haizela orain zenbait denbora medikuarengana joan eta odolaren azterketa egin ondoren IHESaren gaitz horretan positibo emandako gazte bat. Orain arte isilik egon haiz, baina bazekiagu ez hagoela lasai. Zerk beldurtzen hau? Zergatik ez diok oraindik inori esan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso saio baten ondoren eta bertso saioaren aurretik ere bertsolariak momentu latzak pasako ditu, ba? Nolakoak dira zureak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-15 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin dezagun kontu zuek Bosniako bi bizilagun zeratela, etxepe berean jaio eta hazitakoak, eta gaur gerran elkarren aurka aritu eta zaurituta elkarren ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraingo honetan, Andoni, Andoni izango haiz eta hi, Sebastian, bere alaba Saioa. Eta astelehen goizeko zortziak dituk... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-16 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euzkitze, Bill Clinton da eta Sebastian, bere guardaespaldasa. Clintonek egunero footing egiteko ohitura du, baina bere guardaespaldasak ez, eta hor ibiltzen da bere ondoren larri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka omentzea Jarritako gaia: Gaurko saio hau ez nuke bukatu nahi gizon bat aipatu gabe: Lazkao-Txiki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Galdera konprometitu xamarra egin behar diot honi: Hire txapelaren aginte aldiak aurten bukatu behar al du ala? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
