Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Debagoiena" Lekua: OndarroaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 219
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten ere Neguaren ondoren Udaberria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Sein "Xanpun"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi bertso hil berria den Pierres Lartzabali. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-01-14 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biok baso-gizonak zarete. J.Sarasua motozerrarekin dabil eta S. Lizaso pinuari bultzaka. Pinua jauzten denean biok azpian zapaldu zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-11 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurki beteko dira hemezortzi urte Franco hil zenetik. Zuek garai hortan nobioak zineten: Enbeita andregaia, eta Lizaso, senargaia. Geroztik Sebastianek, senargaiak, hamabost urte darama kartzelan eta andregaiak beste hainbeste kanpoan zai. Gaur zaudete bisita horietako batean "vis a vis". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aita semeak zarete, zu, Jexux, aita eta Aitor semea. Goizaldea da eta zu, Aitor, ohean lo seko zaudela, etxean sartu ezinda ate joka dabilen Jexux aitak esnatu zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jose Ramon Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jose Ramon, baserritarra zaitugu. Zure baserria monumentu historiko izendatuta dago. Berritzeko asmotan joan zara Diputaziora eta Jexux diputatuak ez dagoela berritzerik esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: artea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jexus Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: amua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Joseba Artza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oso ohitura desberdinak dituzten bi txofer zarete. Zuk, Joseba, auto-stopeko jendea hartu egiten duzu; Aitorrek, ostera, ez du inor hartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: ekaitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aspaldian ez zenuen arreta handirik jarri ispiluaren aurrean. Gaur, ordea, adi-adi egon zara denbora luzez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: portua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hainbat jira-bira eman zenuten elkarrekin, beti itsasoa tarteko. Orain dela gutxi, itsasoak berak eraman dizu zure lagunik onena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hainbat jira-bira eman zenuten elkarrekin, beti itsasoa tarteko. Orain dela gutxi, itsasoak berak eraman dizu zure lagunik onena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1976-11-00 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin dezagun kontu beste munduan zaudela. Eskutitz bat egin behar diguzu handik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-01-24 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Epaitu eta heriotz zigorra eman dizute. Zer gogorapen duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-13 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki, 25 urte egin dituzu kartzelan. Gaur, erraz ahaztuko ez duzun eguna iritsi da, bazatoz herrira. Irteteko ordua iritsi zaizu, eta hor duzu, Beñat azken urteetan alboan eduki duzun funtzionarioa. Elkarri begira zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa