Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Markina-Xemein" Lekua: Amasa-VillabonaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 586
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Urko Arregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egongelan zaude telebista aurrean. Iraultzak (Urkok) esan du umore saio berri bat estreinatu dutela ETB1en eta euskaraz izanda babestu behar zenuketela. Ilargik Salvame (Telecinco telebista kateko saioa). ikustea proposatzen du. ETB hilda dagoela, alferrik dela saiatzea... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-10 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Oihana Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Asko maite dute elkar, baina beti eztabaidan daude Ilargi eta Andrea, azkena telebistako iragarki bati begira. Pipi Galtzaluzek 70 urte bete dituela eta, Ilargi oso gustura dago bere lehen erreferentea izan baitzen. Andreari txorakeria, barregarria, iruditzen zaio horrela politizatzea umeentzako programa bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Maialen ikaslea zara. Nota txarrak atera dituzula eta ez duzu etxera joateko asmorik. Gaua pasatzera estalpe zahar batera joan zara, han Iñigo eskalearekin egin duzu topo. Hiruna bertso I. Manzisidor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Joanito Mitxelena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu M. Lujanbio artista famatua zaitugu. Zure kuadroa pintura erakusketa baterako eskatu zizun kultur-etxeko zuzendariak J. Mitxelenak. Astebetera Maialen erakusketara etorri zara eta zure kuadroa azpikoz gora ikusi duzu. Hiruna bertso M. Lujanbio hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Aranburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Nafarroa daukagu / orain hurbilago... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Igandero mendiz mendi ibiltzeko ilusioa besterik ez zenuen. Medikuak hori ere galerazi egin dizu. Gaur igandea da eta betiko orduan esnatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete, Maialen ama eta Amaia alaba. Maialen, zu zara alabaren txofer ofiziala: zuk eramaten duzu eskolara, entrenamenduetara, parrandara... Gaur ere eraman duzu parrandara. Hortxe dator Amaia goizeko lauretan; hamaiketatik zain egon zara autoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok tren geltokian, banku banatan, eserita zaudeten bi lagun zarete. Trenen joan-etorriei begira zaudete biok. Zuk, Iñaki, datozen trenei begiratzen diezu, eta zuk, Ander, doazen trenei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alfonso eta Jokin, emakume ezkonduak zarete. Zuen bion senarrak kamioilariak dira. Zuk Alfonso kandela pizten duzu senarra abiatzen den bakoitzean. Jokinek seguru ona dauka eginda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Nahikari ama eta Estitxu alaba. Batzuri mutilak bezala, zuri neskak gustatzen zaizkizu Estitxu. Gaur bete dituzu hemezortzi urte, eta amari esatea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Nikolas Zendoia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolaria eta bertso epailea zarete. Nikolas, sailkapen faseko epaile taldean zaude. Alfontso atzo geratu zen sailkapenetik kanpo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza: Ikurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Hitza: Azala Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Txirrindularia zara. Zure kirol bizitzan debekatutako sustantziak hartu izan dituzu. Zure lehen garaipena heldu da, baina kezkak ere badituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zu, Aitor, txirrindularia zara. Zure kirol bizitzan debekatutako sustantziak hartu izan dituzu. Zure lehen garaipena heldu da, baina kezkak ere badituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok duzue bikotekidea. Zuk, Nahikari, bikotekidea edozein unetan muxukatzen duzu. Zuk, Aitor, leku eta une jakin batzuetan bakarrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa