Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Zeanuri"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 3904
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-04 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuetako inor izan bada Latinoamerikan, gehien nabarmentzen diren bi espezieak motxileroa eta britxeroa dira. Sarri entzun izan diet latinoamerikarrei “Estoy harto de ver a gringos con mochila de aquí para allá intentando sentir algo”. Miren, hi Euskal Herritik iritsitako motxileroa izango haiz, eta hi, Eli, britxeroa. Zer da britxeroa? Britxeroa ingelerazko bridge (zubi) hitzetik dator, Perun darabilte; britxero deitzen diete motxileroengana hurbiltzen direnei, cazagringos ere esaten zaie. Britxeroek zernahi eskaintzen diete motxileroei. Beraz, Miren motxileroa iritsi da Iquitos-era, ilunabarra da, bero egiten du… garagardo bat edaten ari da eta britxeroa ari zaio hurbiltzen sigi-saga. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertso-eskola Digitala sortu dute Bertsozale Elkarteak eta IXA taldeak
[Prentsa]2013-01-12. Diario Vasco [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertsoa, domino jolasarekin / Dominoa, kantatzeko
[Prentsa]2012-01-25. Berria [Egunkaria] Fitxa ikusi
Iñaki Murua: "Bertsoetatik bakarrik ez dut uste inor bizi izan denik" / "Etorkizunak esango digu bertsolaritzak ze iturritik edaten duen eta ze aniztasun duen"
[Prentsa]2012-02-03. Goiena [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Bertsoaren jolasean domino fitxa bakoitzak du zeresana
[Prentsa]2012-01-29. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Bertso Egunak Bertsozale Elkartearen 25. urteurrena ospatuko du / Bertso Eguna, Euskal Herriko txoko guztietatik elkartearen mende laurdenari begiratuz
[Prentsa]2012-01-25. Gara [Egunkaria] Fitxa ikusi
Hiria hartuko dute bertsolariek / Bertsozaleen data kuttuna
[Prentsa]2012-01-25. Irutxuloko Hitza [Egunkaria] Fitxa ikusi
Manex Agirre: "Pribilegioa da saioan parte hartzea, ni oso gustura nago"
[Prentsa]2012-01-27. Goiena [Aldizkaria] Fitxa ikusi
