Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "grabazioa"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 66178
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen aitak laurogei urte ditu, eta hilzorian dago. Gaur aitortu dizue etxe aurreko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela lurperatuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratiako bertsolaritzaren alde lan asko egin zuen Basilio Pujana hil zen iaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Adinekoak, zaharrak. Argindarra joan da. Sua badaukazue baina bestelako berogailurik ez. Sekulako hotza egiten du. Aitonak, urteetan zehar pilatutako bertsoak atera ditu eta amonak hau esan dio: "Zerbait behar dugu berotzeko eta erre ditzagun". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Beñat Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zahar etxean bizi zareten bi alargun zarete. Zuk, Beñat, bizitzeko gogoa bizirik mantentzen duzu. Zuk, Agin, ez duzu aurrera egiteko ilusiorik, ezta kemenik ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakigu zuk zer pentsatuko duzun bi hauen elkarrizketa entzunda. Zu zara hilkutxa barruan egon den emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure etxe ondoan gerra garaian lehertu gabe geratutako bonba bat aurkitu duzu. Zer gogoeta eragiten dizu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok hilkutxa baten aurrean dauden bi gizon zarete. Barruan andrazko bat dago; andrazko hori biok ezagutzen duzue, baina elkar ez duzue ezagutzen. Disimuluan elkarri begira egon zarete, eta elkarrekin hitz egiteko ordua dela pentsatu duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-07 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Eguraldi goibel samarra utzi duzu gaur Lesaka aldean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-14 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Ibai Esoain, Iñigo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iñigo, herriko apaiza zara. Jadanik bi alditan joan zara Ibairen etxera, hilzorian zegoela-eta estremauzioa edo azken igurtzia ematera. Gaur, tabernan egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Jarritako gaia: Amurizak Egaña gonbidatu zuen irtetera, bat-baterako doinu zail bat hartuz, txapeldun kontuak aipatzera, aurretik Egañak txapeldun deitu baitzion. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jendea asko harritu zen finalean beste inor ez eta Lizasok aulkiaren papera hartzearekin. Batzuk esaten diate zezenarena hartzeko beldurrez egin ote huan ere. Eta esan zidatek zezenaren papera jartzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-30 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, hi Ardantza izango haiz. Zergatik ez haiz joan Madrileko Senatura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Egañan burutapenak berri ugari dakarte, izanez ere gauza horrekin testigu zuek zarete, berak badaki une bakoitza hitz ederrez nola bete badaramazki lau bost urte bertsoetan jo eta ke, harturik hainbeste neke, edozein gauza esplikatzen du bertsoa dela bitarte, Luis Ocañaren suizidioa nola esplikatuko huke? (bis) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Probatu nahi det Jon Sarasuak duen atarramendua, entzuleentzat gozamena ta beretzat sufrimendua, hire barruan nabari diat zerbaiten mugimendua, bihotza daukak hondua, sentimentuz atondua,(bis) galderatxo bat egin nahi diat eta hauxen dek ordua: maiteminduen begiek nola ikusten dute mundua? (bis) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-05-20 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Altza adi Amuriza eta hartu nekeak, proba nahi dizkiat hire bizar zuri maiteak, apaizgintza utzi eta eleizako ateak, ikusirik dauzka ongi mundu hontako parteak, ezauturik gure gerrak ta gure goseteak, gaur egun zentzuik ba al dik misiolari izateak? (bis) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
