Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Erabilitako doinua: "Bai" Pertsona: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5561
1996-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hik esana duk behin oholtzatik ikusten den paisaia gero eta koloretsuagoa dela. Jakin nahi diagu zuek egiten duzuen bertsoa ere koloretsua ote den ala oraindik zuri beltzean al zabiltzaten. Hala, nik gai bat jarriko diat eta kolore diferenteko bertsoak kantatu behar dizkiok gai horri. Gaia hau duk: dutxatu berritan osorik isladatzen hauen ispilu baten aurrean hago. Egoera horretan hagoela kanta ezak arrosa koloreko bertso bat. Egoera horretan berean, kantaiguk bertso berde bat. Bukatzeko, ea bertso beltz bat ateratzen zaian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hitz bat emango dizuet bioi. Hi Andoni hitz horren alde ona bilatzen saiatu hadi eta hi Aitor alde txarra edo negatiboa. Hitza: Besarkada Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Andoni LAB sindikatuko idazkari nagusia zara eta Jon ertzaina etorri zaizu zuen sindikatuan sartu nahian dabilela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-03 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pertsona beraren ahotsa, belarriak eta begiak zaituztegu? Zein zarete fidagarriena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-semeak zarete. Seme Andonik orain dela hamar bat urte alde egin zuen etxetik. Hamar urteren buruan gaur itzuli da baina, orain ez da Andoni, Victoria baizik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, zu gorra zara nahi duzunean, nahi duzuna bakarrik entzuten duzu; zu, Jokin, mutua zara nahi duzunean, nahi duzunean bakarrik hitz egiten duzu. Nola moldatzen zarete lagun artean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-30 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hitzetik Hortzeraren gorabehera horretan zer gertatu da berriro haustura izateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ia guriak egin du, badegu zeinek agindu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-20 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hitz bat emango dizuet bioi. Hi Andoni hitz horren alde ona bilatzen saiatu hadi eta hi Aitor alde txarra edo negatiboa. Hitza: Europa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek herriko alkatea eta herritarra zaituztegu. Andoni Egaña alkatea eta Peñagarikano herritarra. Herriko lekurik politenean txalet bat egin nahi zenuke zuk, Peñagarikano. Aurreko alkateak baimena eman zizun baina oraingoak, Andonik, ukatu egin dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Geroz eta pertsona gehiago dira zure buruaz beste egiten dutenak. Zuri, Andoni, ez zaizu hain harrigarria iruditzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Bakardadea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Legea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hauxe duzu hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko gaia: Euskal Herri txikiak garrantzi handia du zuretzat hori dela medio zure bizitzan itxaropenetik etsipenera doazen sentimenduak tartekatu zaizkizu. Hala ere, oraingoa une berezia delakoan zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azpeitiko azoka berezian, zu, Andoni, gazta saltzen ari zara. Jexux Mariri lau aldiz eman diozu probatzeko eta badatorkizu berriz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok 40 urte inguru dituzue baina badirudi biontzat urteen zama ez dela berbera. Zuk, Andoni, sasoi onenean zaudela uste duzu eta Txominek bere gainbehera abiatu dela. Sei puntuko neurrian hiruna bertso botatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken-aurreko puntua-emanda Jarritako gaia: Azken aurreko puntua: Baina aurrera begiratzea / komenigarria denez Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonetako jaiotza bizi bat antolatu dute herri honetan. Zuek jaiotza horretako bi ardi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa